Euskaldunek, arrainaren zale handiak oro har, eta bereziki antxoarenak, beren soinean jasan zituzten itsasoko baliabideen kudeaketa ez orekatuaren ondorioak. 2004 eta 2010 artean espezie honetako kalak itxi egin zituzten Bizkaiko Golko guztian. Eta horrek ondorio larriak ekarri zituen, bai ekonomian eta bai gizartean.

Suertez, kala ixtearen erabaki latz beharrezkoak, eta batera egindako lanak, administrazioek, Azti-Tecnalia ikerketa zientifikorako zentroak eta sektore estraktiboak batera egindakoak hain zuzen, balio izan dute garai batean iragarritako desagertzea izango zena (baleak eta bisiguak gogoan) susto bihurtzeko eta ongi ikasitako lezio (hemen esan genuenez).

Arrantzale sektorearen mentalitatea asko aldatu da urte hauetan. Hori erakusten du hainbat enpresa MSC Ziurtapenera sartzeak. Prozesu horren urrats nagusiak jasotzen joan gara.

Orain beste albiste on bat jaso dugu eta adierazten du “susto” bidez bada ere lezio batzuk ikasi ditugula. FIS webguneko informazioaz ari gara, egoitza baitu Japonian, eta berezitua baitago Arrantza munduan. Gaur, martxoak 30, irakurtzen dugu,  martxoaren 31n argitaratu duten informazioa (ordutegien gorabehera), Japonian idatzia baitago, non esaten den Euskal Herrian arrantza jasangarriaren beste entrega bat egin duela Marine Stewardship Council ( MSC) erakundeak.

Horrekin aitortu da jasangarritasunaren aldeko lana, bai flotarena, bai administrazioarena eta bai zientzialariena, Bizkaiko Golkoan antxoa arrantzatzeko orduan. Hauei eman zaie ziurtagiria: Getariako Elkano arrantzale kofradia (Gipuzkoa), Gipuzkoako baxura arrantza produktoreen erakundea (Opegui) eta Bizkaikoa (Opescaya) –antxoako ingurasare erabiltzaileen arrantza-ontzidia eratzen baitute- eta Laredoko San Martin Arrantzaleen Elkartea . Hau da lehen antxoa arrantza-gune europarra MSC ziurtagiria duena.

MSCren eskariz egindako egoera ebaluazioak erakutsi du espeziearen egoera “osasungarria dela! Eta ondo kudeatuta dagoela, eta itsas ekosisteman eragin “minimoa” egiten duela”.

Kofradiek erabaki dute lizentzia ireki bat eratzea, eta horri esker ziurtagiri hori parteka daiteke beste sindikatu batzuekin eta Bizkaiko Golkoan diharduen flotarekin, hautagai izan baitaiteke ziurtagiriarekin bat egiteko. Une hauetan Ziurtapen Unitatea 58 itsasontzik eratzen dute, eta horien arrantza 7.000 tonakoa izan zen 2013an. Arrantzaldi nagusiak martxotik ekainera bitartean izan ohi dira.

Buruan geratzen zaigun galdera hau da, ea ziurtagiri honi gehi dakizkiokeen, behar diren baldintzak betez gero, Iparraldeko euskal arrantza portuetako flotak.

 

FIS – 31/3/2015 – Japoia

Bay of Biscay anchovy fishery receives sustainability certification

The Inshore Producer Organisations of Guipúzcoa (Opegui) and Vizcaya (Opescaya) that make up the anchovy (Engraulis encrasicolus) purse seine fleet of Basque Trade Unions and the Fishermen’s Association of San Martin de Laredo, have obtained sustainable fishery certification of Marine Stewardship Council (MSC) for their anchovy captures in the Bay of Biscay. This is the first European anchovy fishery with MSC certification and also the first of Biscay in the programme.

(Sigue) (Traducción automática)

———————————

MSC.org – 27/3/2015 –

La pesquería de anchoa del Cantábrico recibe el reconocimiento de la certificación de pesca sostenible MSC

Marine Stewardship Council (MSC) ha anunciado hoy en una rueda de prensa en la Cofradía de Pescadores Elkano de Getaria, que las Organizaciones de Productores de Bajura de Guipúzcoa (OPEGUI) y Vizcaya (OPESCAYA) que integran a la flota de cerco de anchoa de las Cofradías Vascas yla Cofradía de Pescadores de San Martín de Laredo, han obtenido la certificación de pesca sostenible de MSC para sus capturas de anchoa del mar Cantábrico(Engraulis encrasicolus). Esta es la primera pesquería de anchoa europea con certificación MSC y también, la primera del mar Cantábrico en el programa.

(Sigue) (Traducción automática)

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.