Harro gaude lehenetakoak izan baikinen gure irakurleei jakinarazten Madonna abeslaria euskal kostaldean zebilela opor egun batzuk pasatzen 2011ko azaroan.

Horrek abiarazi zuen prozesu bat, orain geraezina zela dakiguna. Hasieran zurrumurruak izan ziren Madonnak interesa zuela Kalakan hirukoteak parte har zezan haren munduko biran, eta azkenerako munduko birako ikuskizunaren  informazio eta bideo zaparrada bat gertatu zen, irudietan izanik kalakan taldekoak gonbidatu nagusi eta baita Madonna ere euskaraz kantatzen, txapela jantzitako dantzariz inguratuta.

Gu joan ginen hartaz guztiaz informazioa ematen aldiro aldiro. Harro ikusirik euskaldunen hizkuntza munduan barrena; Madonnak aurkezten zuela Kalakan hirukotea euskal talde gisa, eta (aitortzen dugu) lehenengoetarikoak izan ginela albiste bikain honen “erbi arrastoa ateratzen”.

Denbora iragan da eta gure lanaren kapitulu hori gure memorian geratua zegoen (eta gure webguneko bisiten historialean). Eta hala geunden dokumental bat aurkitu dugun arte, orain ia urte bete egina, aurrerapen bat izango dena, laster luze-metraje formatuko film-dokumental bat izango denarena, poparen erreginaren historia sinestezinari buruz, euskaraz kantuan mundu guztian zehar.

Pelikula honen proiektua Baionako Baxter and Rojos United Films ekoiztetxearena da eta aurkezpen laburmetraje hori Eusko Ikaskuntza-ren laguntzaz egin da. Dokumentalaren hiru bertsio daude: euskara/frantsesa, euskara/gaztelania eta ingelesa.  Kalakan-ekin batera agertzen dira euskal kulturaren protagonistak, esaterako Jon Maya, Berri Txarrak, eta Asier Altuna.

Madonna euskaraz kantatzen ikustea baino haratago doan dokumentala da. Hausnarketa bat da XXI. mendean euskarak duen lekuaz, munduan euskal kulturak duen erakarmen ukaezinaz (hemen ikusi ohi dugunez), edo historia honetaz pelikula-dokumental bat egitea den proiektu handi hau bultzatu duten arrazoiez.

Hemen dituzue hiru bertsioak, zuen gustukoak izango direlakoan.

 

Sagarra Bildu – When Madonna sings in basque [English]

 

[EU/CS] Sagarra bildu : Madonnak euskaraz kantatzen duenean/Cuando Madonna canta en vasco 

 

[EU/FR] Sagarra bildu : Quand Madonna chante en basque / Madonnak euskaraz kantatzen duenean

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.