Breizh-infoĀ webguneak dio ekitaldi garrantzizko bat gertatuko dela egun batzuen buruan. Oso errugbi partidu berezia da, martxoaren 21ean jokatuko dena, 16:00etan, BaionakoĀ Stade Jean Dauger-en:Ā BreizhĀ eta Euskadiko jokalarien arteko norgehiagoka.
Ekitaldi hori antolatu du Korrika 2015 Ā dela eta, Ā Euskal Herria errugbia elkarteak. Elkarte horren buru da Jean Marie Usandisaga, -Aviron bayonnais-eko jokalari ohia eta xede du elkarteak euskal errugbi jokalarien arteko harremana estutzea eta Iparralde eta Hegoaldeko jokalari eta taldeek parte hartzen duten ekitaldiak sustatzea.
Korrika 2015 Ā Baionara helduko da egun horretan, 21ean, gauaz, eta elkarte hau eratzen duten euskal taldeek ekitaldi bat egin nahi dute beren nazioaren alde. Horretarako parte hartuko du estaturik gabeko beste europar nazio batek:Ā Breizh (Bretainia). Gainera bere hizkuntza nazionala kontserbatzeko arazoak ditu, eta hori euskaldunek oso ondo dakite zer den, gauza bera bizi baitute. Bretoiek badute beren āKorrikaā propioa ere, Ā Redadeg izenekoa, Korrikaren eredura abiarazia.
Iparraldeko euskaldunek errugbia dute kirolik herrikoiena, ezagunena. Hegoaldean ez du noski lortuko maila hori, baina klubek historia handia dute eta jardun handia. Errugbiarentzat eta herrialdearentzat ona da alde bietako taldeak batera aritzea. Ideia bikaina izan dira, bai elkartea eta bai ekitaldia.
Breizh-info – 18/2/2015 – Bretainia
Bayonne. Un match de rugby Breizh ā Euskadi pour la langue basque
SollicitĆ©e par le comitĆ© de CĆ“te Basque-Landes, la FĆ©dĆ©ration franƧaise de rugby vient de donner son accord pour la mise sur pied dāune rencontre de rugby entre le Pays Basque et la Bretagne Ć lāoccasion de la Korrika, cette course-relais ā Ć©quivalent de la Redadeg bretonne ā qui parcourt les provinces basques au profit de lāeuskara.
(Jarraizen du) (Itzulpen automatikoa)
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country