Orain minutu batzuk ezusteko atsegin bat jaso dugu. “Mundaka-Basque Country“, euskal moda marka hori Euskadiko kostaldeko herri horretan dago jarria, eta nola orain ehunka urtetik euskaldun guztiek bezala begietara begiratzen baition mundu guztiari, erreferentziatuta gauzka “esteka gomendatuetan”.

Ez dugu jakin orain arte eta ezusteko gozoa izan dugu, galanta. Ezusteko hori handitu egin da webgunean nabigatu ahala. Atsegin hartu dugu, ikusirik haien ikusmoldea gurearen antzekoa dela. Tokiko planteamendua, eta begiratua globala. Euren burua definitzean printzipio deklarazioa egiten dute:

MUNDAKA BC euskal moda marka bat da. Etengabe birmoldatzen den marka bat hain zuzen ere. Norbere bilduma eta diseinuak, Andoni Galdeano eta Naiel Ibarrolarekin lankidetza bereziak, Kukuxumuxuren diseinu esklusiboak,… Tokiko denda eta saritua izan den online denda.

MUNDAKA BC artea da. Gurera etorri ezkero, erakusketa (margolanak, argazki lanak,…), liburuen aurkezpen, elkarrizketa, eta kontzertuekin goza dezakezu. Eta nahi izanez gero, irakurmenaz ere, bereziki prestatuta dagoen Ithaka Book´s Corner txokoan.

MUNDAKA BC Basque Country da. Gure herriarekin batera  aurrera egiten Mundaka Arraun Taldea eta MDK SWIM igeriketa txapelketa diru laguntzekin sustatuz. Mundaka azken finean ura delako. Urdaibai, gure Biosferarekin batera aurrera egiten. Gure herrialdearekin eta gure kulturarekin batera aurrera egiten. Guzti hau eta gehiago eskaintzen dizuegu…

Mundaka BC izenak berak ere guk denbora askoan erabili duguna gogorarazten digu: AboutBC.

Azken batean moda marka bat, eta euskal marka bat. Aski da haien webgunean bira bat egitea, ikusteko oso serio hartzen dutela modako marka izatea, eta haien bloga ikustea aski da ikusteko oso serio hartzen dutela euskal marka izatea.

Asko gustatu zaigu aurkitu duguna (hau ez da artikulu patrozinatu bat edo antzeko zerbait) eta aitortu behar dugu tarte bat pasatzea espero dugula euren Ithaka Books Corner horretan.

Horra euren webgunea eta bideo bi. Batak aurkezten dauz euren sorkuntza batzuk eta besteak beren-beregi aitatzen dau Mundaka Arraun Taldea.

Mundaka BCeskerrik asko!

 

Mundaka Basque Country –   -Euskadi

Mundaka Basque Country

2013ko Abuztua zen Mundaka BC-k bere ateak zabaldu zituenean. Nahiz eta, badirudi betidanik zabalik egon direla. Gutxienez gure irudimenean…

Eta hemen gaude. Gure markaren bidez, Mundaka eta Euskadi mundura zabaltzen. Bere kultura, jendea, paisaiak, bizi estiloa. Bidaltzen ditugun produktu guztiek, gure lurraldearen kutxu eta xarma pixka bat bermatzen dute. Baite gure magia.

(Jarraitzen du) (Gaztelaina) (English)

 

 Shooting Friday 

Shooting Friday from Mundaka BC on Vimeo.

 
Mundaka Arraun Taldea

MUNDAKA ARRAUN TALDEA By Mundaka BC from Mundaka BC on Vimeo.

anuncio-productos-basque-728x85-2