Limako Arantzazu Euzko Etxeak eta Limako Arantzazuko Ama Birjinaren Ermandadeak ohituta gaituzte beren sareetan jarduera handia izatera, eta, batzuetan, interes handia iruditu zaigun gai batzuetarako haiekin lankidetzan aritu izan gara.
Munduko txoko guztietan zabaltzen ari den pandemiaren ondorioz, berriro ere lankidetzan aritu gara. Euskaldunek mundu osoan duten konpromiso solidarioa gogoratu behar zela sinetsita zeuden.
Beraz, diktaduraren urte beltzetan hedatutako euskal erresistentziaren kartel ikoniko eta mitiko batean oinarrituta, euskal herritar guztiei zuzendutako mezu argia duen kartel berri bat sortu da. Bai «barruan», bai «kanpoan», 48 ordutan 100.000 lagun baino gehiagora iritsi da Facebooken.
«Euzkadik bear zaitu» historikoa «Jendeak bear zaitu» bihurtu da. Agirre Lehendakariak joan den mendeko 50eko hamarkadan diasporako euskaldunei helarazi zien ideiari egindako deia, indarrean dagoena:
«Euskaldunak, hauek hartzen dituzten lurraldean, guztien artetik biztanle hoberenak izan behar dira»
«Munduko euskal etxeak gure herrialdearen ordezkari dira»
Kartelaren testu osoa:
Jendeak bear zaitu
Orain dela urte asko, frankismoaren gau ilunean, euskal erresistentzia geroago ikono bihurtuko zen kartela sortu zuen. Honen ikurritza zera zen «Euzkadik bear zaitu»
Orain, mundu guztian zehar COVID-19a, guztiok jotzen gaituen, baina esan beharra dago, bereziki ahulenak astintzen dituen etsai bihurtzen ari da.
Borroka honetan, euskaldunok gizartearekiko konpromezua zein solidaritatea erakutsi behar dugu. Gure nagusiak gidatu izan zituzten printzipioak eta Lehendakari Agirrek aberkideengan zuzenduz hain ondo laburbildu zuen esaldia jarraituz: «Euskaldunak, hauek hartzen dituzten lurraldean, guztien artetik biztanle hoberenak izan behar dira»
Bete dezagun xede hau.
«Euskaldunak, hauek hartzen dituzten lurraldean, guztien artetik biztanle hoberenak izan behar dira»
«Munduko euskal etxeak gure herrialdearen ordezkari dira»
Agirre Lehendakaria
«Izan zirelako gara; garelako, izango dira
Katea ez da apurtzen»
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country