Itzultzailea: Leire Madariaga
Bizkaia Talentek harritzen jarraitzeko gaitasuna du. Nazioarteko medio ezberdinetan izandako agerpenak biltzen joan gara eta hauek berrikusten baditugu, komunikabide ezagunenek, haien gune ospetsuenenetan aipatu izan dute.
Baina oraingoan, aitortu beharra dugu, Daily Newseko, Txinako ingeles egunkari garrantzitsueneko «3.orrialdean» erdiko gunea lortzean gainditu egin dira.
Bo Leung kazetariak, Londresetik, Euskal Herritik krisialdian «galdutako» talentua berreskuratzeko egiten ari diren ekintzak deskribatzen ditu, eta era berean, euskal enpresek hartzean lor daitezkeen abantailak adierazten ditu.
Bikain bezala kalifikatu behar den irudi proiekzio eta komunikazio arrakasta bezala adieraz daiteke, batez ere, egunkari honetako irakurleen profila kontuan izanda. Adibidez, ezin daiteke zalantzan jarri, artikulu hau Pekinen dauden ordezkari diplomatiko ezberdinek irakurri dutela. Gainera, inprimatzen diren 200.000 aleen herena, herrialdetik kanpo zabaltzen dira. Azken finean, medioa eta kokapena kontuan izanik, erabaki politiko eta enpresa-erabaki garrantzitsuak hartzen dituzten arduranek irakurria eta hausnartua izan da berri hau, eta honek, «Europako txoko» honengatik gehiago interesatzera eramango die.
«Kazetaritzako hitz-betekari» bezala erabili dela ulertzen dugu, baina harrigarri iruditu zaigu «is the latest corner of Europe ready to seize on Brexit (Brexita aprobetxatzeko Europako azken txokoa da)». Lan hau ez da “Europako toxko” batetik egiten, ez historiko, ez kultural, ez ekonomikoki. Euskal Herritik egiten da, garrantzitsuak diren indikatzaile guztietan punta-puntako den euro-eskualde batetik baino.
Baina gainera, lan hau orain dela urteak hasi zuen Bizkaia Talentek, eta gero eta emaitza hobeagoak lortzen ari da, ez Britainia Handian bakarrik, baizik eta euskal presentzia garrantzitsua den txoko guztietan. Eta hau, britainiar kideek, haien kabuz, Europar Batasunetik irtetzeko erreferendumean «oinean tiro» ematea erabaki baino askoz lehenago.
Artikuluan, Britainia Handitik Euskadira bueltatu diren pertsona ezberdinekin hitz egiten da, eta Asier Alearekin, Bizkaiko Foru Aldundiko kanpo promozioaren ardunadunarekin, eta Ivan Jimenezekin, Bizkaia Talenteko zuzendari kudeatzailea.
Gure herrialdeak, gure jendea bueltatzeko eta maila altuko hezkuntza teknikoa duten pertsonentzat erakargarria izateko baldintza egokiak ditugu. Agian, enpresariek seriotasun gehiagorekin hartzea eta pertsona horiek balio dutenagatik eta ematen dutenagatik ordaintzeko erabakia hartzea besterik ez da falta. Ez dago enpresa lehiakorrik, ezta etorkizunik, profesional hezitu eta trebe gabe.
Guztiok konprometitu behar gara, (instituzioak, gizarte-eragileek, enpresa-eragileek eta unibertsitateek) etorkizuneko eta gure herrialderako garrantzitsuak diren sektoreen berrikuntzan, hezkuntzan eta lidergoaren bilaketan. Herrialde bezala eta gizarte garatu bezala dugun jarraipena «bakarrik» dugu jokoan.
Daily News – 2019/8/28 – Txina
Spain’s Basque region entices professionals in Brexit Britain
Spain’s Basque Country is the latest corner of Europe ready to seize on Brexit with hopes of luring back skilled Spanish nationals as well as British professionals when the United Kingdom leaves the European Union. With its economy bouncing back from a long recession, the autonomous region of Northern Spain wants to entice workers with perks such as income tax rebates of up to 35 percent for skilled professionals who relocate to the region.
(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country