Itzultzailea: Leire Madariaga

Orain dela denboratxo bat, XVI.mendean Bizcainha Hizkuntza hitz egiten zuen Moluketako erregearen historia bildu genuen gure blogean. Gertaera honen berri, Fernão Lopes de Castanheda kronista portugaldarrak eman zigun “HISTORIA DO DESCOBRIMENTO E CONQVISTA DA INDIA PELOS PORTVGVESES” kroniketan.

Historia honetan Juan Sebastian Elcanori buruz hitz egiten genuen, Ondarroan sortutako eta munduari bira eman zion lehen itsasontziaren kapitaina izan eta gero, abentura berri batetan sartu zen. Baina azken hau ezin izan zuen amaitu, bidaian hil zelako: García Jofre de Loaísaren ibilaldia. Bidaia honen helburua Moluketako kontrola eta espeziaren ekoizpena zen, eta Getariako esploratzaileak, Andrés de Urdaneta gaztea zeraman laguntzaile moduan. Andres, bere garaiko kosmografo handienetako bat izan zen, eta Ozeano Barearen zehar Filipinetatik Akapulkorako bidea deskubritu eta dokumentatzearen arduraduna izan zen, Urdanetaren Bidea edo Itzulbidaia bezala ezagutua. 100 euskaldun baino gehiagok sortu zuten tripulazioa.

Ibilaldietako itsasontzietako bat, San Lesmes karabela, ontziditik banandu zen Ozeano Barearen erdian, Hornos lurmuturra izkina hartu eta gero. Honetatik, eta tripulazio honetatik (galiziar, euskaldunak eta flamingoak), Mendebaldean inoiz ez zen gehiago jakin…XX.menderarte.

1929an, Amanuko atoloiaren uharrietan lau kainoi deskubritu ziren, eta antza denez, karabelek zeramatzatenak izan zitezkeen. Honi, irla honetan dagoen ahozko tradizioak gehitu behar zazkio, hauen arabera, irla honetako famili batzuk garai hartako hondorapen baten ondorengoak direla baieztatzen da. XVIII.mendeaz geroztik heldu ziren lehen esploratzaileen deskribapenekin ederki lotzen den zerbait, harrituta, Ozeano Bareko irla batzuetan, Zeelanda Barria barne, mendebaldeko trazuak zeuzkaten gizabanakoak zeudela zioten, baita ilegorria eta begi argiekin.

Momentu hartatik aurrera, historia ia magiko bihurtzen da. Pazko Irlak, Europearrak heldu baino lehen, kolonizazio bolada ezberdinak izan zituen. Irlara Polinesiar taldeak heltzen joan ziren; eta aurretik ere amerikar Kontinentetik heldu ziren edo ez eztabaida ere badago.

Guztia logikoa eta normala, «espero daitekeenaren» barruan.

Baina Robert Langdonen (1924–2003) ikerketen arabera, Australian National Universityren kidea, San Lesmesen historia eta hau Ozeano Bareko irletara heltzearen eragina ikertzeari denbora asko zuzendu dio. Polineziar taldeen migrazio horietan, europar horien ondorengoak ere heldu ziren. Eta hemen da irlan oinarritutako «euskal genetika marka» aurkitzen den momentua, honen ikerketen arabera, 1722an Jacob Roggeveen holandarrak eginiko eta dokumentatutako lehen kontaktu europarra baino lehenagoa izanikoa.

Berak era honetan azaltzen du 1995ean argitaratutako artikuluan:

As a newcomer to international conferences on Easter Island, I gave a paper at the Rendezvous in which I supported arguments for two prehistoric migrations from South America. However, I pointed out that most people in both camps seemed not to have heard of my hvpothesis first advanced in 1975 that many Easter Islanders at the time of European contact were of part-Spanish descent from the crew of the Spanish caravel San Lesmes that disappeared on a voyage from the Strait of Magellan to the East Indies in 1526. In brief, my case is that the caravel, with about 53 men on board. including Basques, ran aground on Amanu Atoll, 800 km east of Tahiti: that the crew refloated it by pushing their four heavy cannon overboard; and that they then proceeded westward until reaching the island of Ra’iatca, 200 km NW of Tahiti. There. some of the men settled and married Polynesian women. Several generations later, some of their Hispano-Polynesian descendants reached Easter Island by way Ra’ivavae in the Austral group.
(Pazko Irlako nazioarteko hitzaldietara heldu berri bezala, nire aurkezpenaren dokumentua eman nuen, non historiaurrean Amerikako Hegoaldetik gertatutako bi migrazioen aldeko bi argumentu eman nituen. Baina bi bandoetako gehiengoak ez zuen inoiz entzun lehen aldiz 1975ean aurreratu izan nuen hipotesia. Honetan, 1526an Magallanes itsasartetik Ekialdeko Indietara eginiko bidaian desagertutako San Lesmes karabelako tripulazioaren ondorengoak zirela nion. Laburbilduz, nire kasuan karabela da, ontzian zihoazen 53 gizonekin, euskaldunak barne, Amanu atolian enkailatu zen, Tahiti ekialdetik 800 km-tara: tripulazioak kareletik lau kainoiak botaz berriz flotarazi zuen; eta gero, Tahititik ipar-mendebalderantz 200 kilometrotara dagoen Ra’iatca irlara heldu arte jarraitu zuten. Gizon batzuk bertan geratu ziren eta polinesiar emakumeekin ezkondu ziren. Belaunaldi batzuk geroago, hispaniar-polinesiar ondorengo batzuk, Pazko Irlara Ra’ivavaera heldu ziren talde australean.)

Galdutako eta «polinesiar paradisuan» hartutako bidaiari horietatik, euskal aztarnak ez dira geratzen diren bakarrak. Itsasontzi horietako galiziarrek hain «ezkutua» ez zegoen eta harrigarria den aztarna utzi zuten. XVI.mendea eta gero, hau da, San Lesmeseko tripulatzaileak ur horietara heldu eta gero, Polinesian, Zelanda Berrian eta Austraian «pataka» izeneko eraikuntza batzuk altzatzen hasi ziren, eta «misteriotsuki» galiziar garaien antzekoak dira.

Robert Langdonek, 1995ean Rapa Nui Journal aldizkarian idatziriko artikulua uzten dizuegu, Easter Island Foundation. Vol. 9 : Iss. 1 , Article 3 argitalpena hain zuzen ere.

Rapa Nui Journal – 1995/3 – Australia

The significance of Basque genes in Easter Island prehistory

As a newcomer to international conferences on Easter Island, I gave a paper at the Rendezvous in which I supported arguments for two prehistoric migrations from South America. However, I pointed out that most people in both camps seemed not to have heard of my hvpothesis first advanced in 1975 that many Easter Islanders at the time of European contact were of part-Spanish descent from the crew of the Spanish caravel San Lesmes that disappeared on a voyage from the Strait of Magellan to the East Indies in 1526.

(Jarraitu)

Descargar (PDF, 2.6200000000000001MB)

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.