Itzultzailea: Leire Madariaga
Espainiar Erreinuko buru batzuk, dagoeneko dauden baino arduratuagoak egon beharko litzatezkeela esan genezake. Orain, Europar Batasunak eta Erresuma Batuak, Brexit izeneko ezinezko konponbide horretan hitzarmen batera heltzeko mantentzen ari diren negoziazioetan “Gibraltar gaia”-k hartzen ari den itxurak arduratzen die.
Ba ez dakigu zer nolako aurpegia jarriko duten edota zer sentituko duten, Errepublika Frantsezeko Marine nationale izeneko itsasontzi batek, Zazpiak bat armarria izan duela jakitean. Bai, bai, euskal penintsularreko lau lurraldeak errepresentatzen dituen sinboloekin.
BSM Garonne da, 1965ean zerbitzu aktiboan jarritako frantziar babes logistikorako itsasontzi militarra izandakoa eta 2003ko urriak 9an, Réunionetik 100km-tara hondoratua.
Estandarteak eta tape de bouchek, La Gaskoiniako, Burdeosen hiriburua zuen antzinako frantziar erreinuaren, Guienaren armarriak zeramatzan itsasontzi honek; eta, hemen dator sorpresa, Zazpiak Bat bere sei sinboloekin, hau da, Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Lapurdi eta Xiberua.
Ez dakigu Esparta Berriaren proiektuaren eragina izan bazen, behin eta berriz Napoleonen aurrean 1803 eta 1811 urteen artean J. Dominique Garat senatore lapurtarra aurkeztu zuelako, Pirinioetako alde bietara gure Nazioak zituen lurraldeak, errealitate nazional independiente batean Euskal Estatu bat sotzea lotzeko helburuarekin, Enperadorearen babesarekin.
Garatek bere proiektua azaltzean “gizakiek haien artean izan ditzazkeen erlazio guztiak dituzten herri multzoa lotzea eta lotuak dauden espainolekin ezta frantzesek barnean dituzten beste batzukekin inolako erlaziorik ez duen” horien lotura sortzea.
Adierazi dugun bezala ez dakigu inolako zerikusirik izango duen, baina Zazpiak bat, frantziar itsasontzi militar baten estandartearen parte izatea, harritzekoa da nolabait.
Espainiako Erreinuaren defendatzaileek, itsasontzi honen ontzi-hondakina, uharri moduan Indiako Ozeanoan lasai deskantzatzen duela uste badute, ez daitezela erratu. Garonne barri baten sorkuntza amaitzen ari dira, BSAH Garonne, Concarneau ontziola bretoiak. Ezin dugu ziurtatu, baina honen estandartearen parte euskal armarria izango delakoan gaude.
Erreinuko Hiriburuak, bi aldizko inbasoreek euskal lurraldeekiko dituzten plan ezkutuak deskubritzeko helburuarekin zerbitzu sekretuak lanean jarriko al ditu?
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country