Itzultzailea: Leire Madariaga

Iberoamerikako 9 herrialdeko itsasontzi eskolek, 2010ean hasi eta 4 urterik behin ospatzen den “Velas Latinoamerica 2018” topaketaren hirugarren edizioan parte hartu dute.

Topaketa Rio de Janeiron (Brasil) hasi zen pasa den martxoak 25ean, eta oraingoan Argentina, Brasil, Txile, Ekuatorea, Kolonbia, Peru, Uruguai, Mexiko eta Venezuela errepublikako itsas armadek parte hartu dute. Hauei Espainiako Erreikukoa eta Portugalko Errepublikakoa batzen dira. Kontinentean zehar 18 portu ikuskatu dituzte, Homosko lurmuturra eta Panamako Kanala zeharkatuz 22.200 kilometro eginez.

Gehiengo itsasontziak heldu dira dagoeneko Veracruz portura Mexikon. Periplo bikain hau amaitzeko itsasontzi horietako 8 porturatu dira bertan.

Zer dela eta kontatzen dizuegu guzti hau? Veracruzen porturatu diren 8 itsasontzietatik edo ospakizun honetan parte hartu duten 9 iberomaerikar itsasontzietatik, lau Bilboko Itsasadarran eraikiak izan direlako. Celaya Ontziola izan zen, itsas eraikuntzan mito haundi bat, hauek diseinatzeko, eraikitzeko eta uretaratu zutenak. Aurretik kontatu dugun zerbait.

Hegoamerikako herrialde horiek lotzen dituzten milurteko euskal itsas tradiziodun hiru palodun lau itsasontzi horiek hauexek dira:

Gainera, aurretik aipatu dugun bezala Echevarrieta eta Larriñaga Ontziola gaditarretan,  Horacio Echevarrieta euskaldunak sortuta, Esmeralda eraiki zen (Txile)

Celayan eraikitako itsasontziek bakoitzaren nazioak ordezkatzen mundua zeharkatzen duten bakoitzean, euskaldunek eta hauen historiak itsasontzien eraikitzaileek bezala egiten dute. Guretzat, Bilboko Itsasadarreko ontziolekin familiazko lotura sakona dugunez eta lau itsasontzien eraikuntzaren testigu zuzenak izanda, harrotasun handia sentitzen dugula aitortu behar dugu.

Televisa – 218/8/27 – Mexico

Munduko itsasontziak ‘Velas Latinoamérica 2018’-en batzen dira

Veracruz portua, kontinenteko zaharrenetariko bat, 1519an sortua, itsas militar eskola historikoen egoitza duina da. Gaur egun, eskualdeko babesaren euskarri.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.