Itzultzailea: Leire Madariaga

Hitza Hitz, bere izenak ondo adierazten duen bezala, euskeraz kontzeotua bera deskribatzen den moduaz gain, Donibane Lohitzunen (Saint-Jean-de-Luz)orain dela hilabete batzuk martxan jarri den “Euskal Herrian inspiratutako prêt-à-porter markaren izen berria da”. Gure herrialdeko txoko guztietara heltzeko borondate argia duen marka eta gure herrialdearen tradizioetan oinarritutako diseinuak eskeintzen ditu.

Hitza Hitzekin kasualitatez aurkitu gara. Pirinio eta Bidasoaren alde bietara dauden euskaldunak elkar begiratzea, ezagutzea eta antzematea kostatzen zaigula adierzten duen beste adibide bat. Hiru hizkuntza, hiru estruktura adiministratibo eta bi estaturen pean (bietako bat ere ez euskalduna) dagoen herrialde batetan ulergarria dena. Baina gaur egun daukaguna da, eta borondatearekin konpondu ahal duguna.

Gu, gure herrialde propioaren ezagutza falta onartzen dugun euskal penintsular bezala, gure nazioaren alde kontinentalaren deskubrimendu eta ikasketa bidean murgilduta gaude. Gure “Ikuspuntu” atalean ikus daitekeenez. Eta konpromesu hau zabaldu eta sakondu behar dugula uste dugu.

Hitza Hitz. Prêt-à-porteren euskal marka berria.

Hori dela eta idazten dugu gaurkoan Hitza Hitz honi buruz. Haiek herrialde osora “begiratzen” dute eta ondo dago gure herrialdeko txoko ezberdinetatik haiei begiratzea. Denda fisikoa Donibane Lohitzunen ikus daiteke (denda hau bisitatzea aitzaki egokia da Euskal Kostako herri hau bisitatzeko, edo alderantziz). Baina Interneten bidez ere saltzen dute eta gainera, herrialde guztian zehar saltzeko sarea sortzen ari dira. Sare sozialetan profil oso aktiboak izateaz gain noski.

MundakaBC lagunak gogorarazi digutela aitortu behar dugu. Proiektu biak Euskal Kostan sortzen dira, eta biak gure nazioaren tradizio eta kulturarekin lotuta daude.

Zorte on!!!

Hitza Hitz – 2017 – Euskadi

Hitza Hitz

Hitza Hitz « palabra dada » gazteleraz, intsignia bat da, ohore kodigoa eta zergatik ez, gure Euskal Herriak inspiratutako arropa diseinu berri baten izena. Gure diseinuak bai emakume eta bai gizonei zuzenduta daude, Euskal Herriko biztanleei, lagunei, mendiak miresten dutenei, itsasoa nahiago dutenei.

(Jarraitu)

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.