Itzultzailea: Leire Madariaga
Azken hileotan, Gernika 80 Committeek antolatutako pertsona talde batek, euskaldunoi hainbat lotutako nazio hartan, faszismoaren eskutik, Euskaldunon Hiri Sakratu honek jasotako suntsiketaren 80 urteak ospatzeko hainbat ekintza prestatzen ari izan dira.
Stewart Reddin, batzorde honetako kideetariko batek egindako ekintzak artikulu batetan bildu ditu. Artikulu zabal bat, zeren antolatutako ekintzak ere horrela izan dira, zabalak. Ekintza horiek gure irakurle guztiei Prendergasten historia kontatzera eraman zigun (Irish Timesek bildua), faszismoaren aurrean Euzkadi defendatzen borrokatzeko Euskal Partidu Nazionalistaren miliziak bildu zituen irlandarra.
Gertaturiko ekintza guztien artean bat nabarmendu nahi dugu, Gernikako Arbolaren zuhaixka bat Dublineko Glasnevin Hilerrian landatzea, hemen irlandar nazionalismoaren pertsonai garrantzitsuak daude lurperatura.
Era berean, interesgarriak iruditu zaizkigu aldizkariak argitaratutako 40 orrialdeak: Gernika 80 Then and Now – 80 years of Basque Irish anti-fascist struggles. Tratatzen diren gai ezberdinen artean, Ramon Laborda euskal apaizak Irlandan izandako presentziari buruz hitz egiten duen artikulua dago, Lehendakari Agirreren Gobernuak bialdua joan zen herrialde hartara, matxinatuen kontra jarri ziren euskaldunen errealitatea hitzaldi ezberdinetan kontatzeko. Bisita hartagatik Eleiza Katolikoaren munduan gertatutako polemika birpasatzea interesgarria dirudi, non Irlanda oso Katolikoan, Gerra Zibila katolikoen eta “Kristoren etsaien” arteko borroka zeal defendatzen zutenei argumentu gabe uzten zien.
Artikulu honi esker, antolatutako guztia zehaztasun osoz ezagutzen dugu, eta arduradunak beraien konpromezu eta esfortsuagatik zoriondu behar ditugu.
Medium – 28/4/2017 – Irlanda
80th anniversary of the fascist bombing of Gernika marked with a weekend of events in Dublin
The 80th anniversary of the fascist bombing of the Basque town of Gernika, immortalised in the painting by Pablo Picasso, was marked last weekend (21st to 23rd April) during a series of events in Dublin organised by the Gernika 80 Committee.
(Jarraitzen du) (Jarraitzen du)
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country