Itzultzailea: Leire Madariaga
Pasa den urtarrilean, Sabino Arana Fundazioak urtero bezala Sabino Arana Sarien ematea ospatu zuten. 1989an sortutako sariak, antolatzaileek moduan azaltzen duten bezala:
“Sarituen merituak antzematen ditugu. Euskal kulturaren defentsa eta promoziotik doazen antzemate eta bereizketatik hasi; ekonomia, kirol edota edozein motatako eta kooperatiboak diren proiektuetan parte hartuz munduan zehar euskaldunen irudia hobetzera lagunduz; bakea, berdintasuna eta elkarbizitzaren baloreen sustatzea; beraien bizitzan zehar hauen jarraikotasuna eta ardura, etab.”
Aurton, sarietako bat ez zen ez pertsona ez instituzio batentzat. Kuadro bati zuzendua izan zen: Picassoren Gernikari. Edo hobeto esanda, artelan honek lortutako basakeriaren kontrako salaketa.
Bere azalpenean, artelanaren jatorrira lotzen da, Gernikako Bonbardaketak nazioartean izandako zabalketa, momento hartatik, gerrak Gizateriari ekarritako zorigaitzak. Horrela azaltzen dute sariaren ematean:
Gernika: oihu lazgarria, bakearen sinbolo
Sabino Arana Fundazioak “Gernika”k duen unibertso sinbolikoa nabarmendu eta saritu nahi du, atzo gerratearen izugarrikeriaren irudia, gaur bakearen sinbolo. 1937aren udaberrian, gizartean beldurra sustatzeko asmoz, euskal udalerri asko planifikatutako eta egindako bonbardaketaren helburu izan ziren. Agureak, emakumeak eta umeak, gaur egun gogoratu eta omentzen ditugunak, bonben, suaren eta metrailadoreen objektu izan ziren; arrazoi gabearen, basakeriaren, krudeltasunaren eta faszismoaren moral faltaren biktimak. Pablo Picasso jenio kreatiboak gerrako krimen horien irudia beitkotu zuen munduaren begien aurrean. Gaur, “Gernika” bakearen aldeko borrokaren sinbolo da, konfliktu batzuen amaieraren argia, milaka eta bat gerrateengatik itzaldua den munduan, errefuxiatuen gizate drama eta pobreziaren eta ezberdintasunaren gaitz kronika.
Sari banaketaren galan, dantzekin, abestiekin, poesiarekin eta testuekin, obra txiki bat aurkeztu zen, Gernikaren bonbardaketarekin hasia zen zorigaitzen historiak, Japon gainera botatako bonba nuklearrekin jarraitua, eta gaur egunera heltzen den errefuxiatuen eta seguritatea zein etorkizuna jatorritik urrun bilatzera doazen migratzailen historiak. Gai honek, errefuxiatuenak, asko kezkatzen gaituen gaia da eta erreflexio ezberdinak egin ditugu honi buruz (hemen, eta hemen).
Errepresentazio honen bideoa zuekin partekatzen dugu, liluragarria, hunkigarria eta sinbolismoz beterikoa iruditu zaiguna pertsonalki. Bi arrazoirengatik partekatzen dugu. Lehena, errefuxiatuenganako laguntza konpromezua gogorarazten dizkiguten mezuak biltzea beharrezkoa dela iruditzen zaigulako. Beste arrazoia, esan dugun bezala, errepresentazio bikaina eta hunkigarria dela uste dugulako.
Era berean testuak zein interpretatzen diren abestien letrak partekatzen ditugu, errepresentazioak duen esanahia ulertzea erraza izatearen helburuarekin.
Horretarako, bideoa eta gero, testuekin zein partaideekin osoturiko gidoia jartzen dugu.
FITXA ARTISTIKOA
Eszenan
- Dantzariak: OINKARI DANTZA TALDEA eta MADDI DAVILA
- Musikariak: IÑAKI DIEGUEZ, IGOR TELLETXEA,ARKAITZ MINER
- Abeslariak: KLARA MENDIZABAL, DANIELA
- Aktorea: MIREN GOJENOLA
- Margolari-artista: JOSE RAMON AMONDARAIN
- Atzerritarrak: YUMI OYAMA,OLA MOBAYED, ABOUBAKAR GUIRASSY
- Herritarrak: (Sabino Arana Fundazioak dauka informazio hori.
Diseinuan
- Argiak: XABIER LOZANO
- Bideoa: IKER UGALDE
- Giroak: IÑIGO TELLETXEA
- Atrezzo eta Jantziak: XABIER MUJIKA
- Kantuen letrak: OIHANA IGUARAN
- Testuak: AGURTZANE INTXAURRAGA
- Egile eta Zuzendaria: AGURTZANE INTXAURRAGA
- Ekoizpen exekutiboa: ASUN ETXEBARRIA, AMAIA KEREXETA
- Ekoizpena:HIKA TEATROA
SARRERA (0:0)
- Musika: “IBARLA”
- Egilea: IÑAKI DIEGUEZ
- Musika zuzenean: IÑAKI DIEGUEZ
- Letra: OIHANA IGUARAN
“A ze tomate
Eta porruak
Aukeran
Gure ortutik
Zure eskura (bis)”
MIREN: Krak, eguna argi esnatu da Gernikan. Herriko plazara hurbildu zara soineko urdina eta amantal grisa soinean. Hantxe aritu zara astero bezala bata eta bestea agurtzen. Zer modu Xerafina?
KLARA: Zer moduz Xerafina?
MIREN: Egunon, Jose Mari!
KLARA: Egunon Jose Mari!
MIREN: Zientoka porru, tomate haziak eta letxugak saldu bitartean, irribarrez ikusi dituzu gazteen ziri-zarak…
BONBARDAKETA (3:44)
ERROMERIA
- Dantzariak: OINKARI DANTZA TALDEA
- Musika: “Diztira” arin arina
- Egilea: IÑAKI DIEGUEZ
- Musika zuzenean: IÑAKI DIEGUEZ, ARKAITZ MINER, IGOR TELLETXEA.
- Aktorea: MIREN GOJENOLA
- Abeslaria: KLARA MENDIZABAL
-
- Margolari-artista: J.R. AMONDARAIN
- Soinu artista: IÑIGO TELLETXEA
MIREN: Ustekabean. Zerua eta lurra lehertu egin dira eta ikarak ito egin ditu zuen ahotsak.
MIREN: Eta bizipoza besterik ez denean zure bihotzean…. Orduan gertatu da.
(4:32)
MIREN: Lurra zartatzen hasi zaizu hankapean. Eguzkia ezkutatu aurretik hasi dira eztandak. Eta korri egin duzue, soinu handitik ihesi. Korri! Baina leherketak zuen atzetik doaz.
MIREN: Burrunba handiak, sua eta gero kea. Eta belarriek min ematen dizute. Korri. Erre usaina sudur zuloetan. Diana zarete eguzki betearen argitan; eta ezereza, ezerez dardartia, soinean beldurra besterik ez. Zoko ilun baten ezkutatuta, lurra zuen azpian edo zerua zuen gainean noiz lehertuko zain.
IHESA (5:04)
- Dantzariak: OINKARI DANTZA TALDEA
- Musika: IÑAKI DIEGUEZ
- Musika zuzenean: IÑAKI DIEGUEZ, ARKAITZ MINER, IGOR TELLETXEA.
- Aktorea: MIREN GOJENOLA
- Hizlariak: ABOUBAKAR GUIRASSY (Afrikarra), YUMI OYAMA (Japoniarra), OLA MOBAYED (Siriarra).
ABOUBAKAR OFF
MIREN: Tenía 13 años, cuando vinieron aquellos hombres armados en camiones. Sin ni siquiera bajarse empezaron a disparar. Mataron a mis padres y se llevaron a mi hermano. A partir de ese día ya nada fue igual. | MIREN: Hamahiru urte nituen gizon haiek armak eskutan, kamioetan etorri zirenean. Bertatik jaitsi gabe, tiro egiten hasi ziren. Aita eta ama, biak hil ondoren, anaia hartu eta eraman egin zuten. Egun hartatik ezer ez da berdina izan. |
YUMI OFF
MIREN: Durante muchos años traté de ocultar que era una víctima del ataque nuclear; supongo que tenía miedo a ser rechazada. | MIREN: Urte askoan ezkutatu egin dut eraso nuklearraren biktima izan nintzela; baztertua izateko beldurra neukan, beharbada. |
ABUBAKAR OFF
MIREN: No comer nada durante días. Nada y luego tal vez un poquito y luego de nuevo la nada, hasta que la muerte te come a ti. | MIREN: Gosetetik ihesi noa. Egunak ezer jan gabe. Ezer ez eta gero agian mokadutxo bakarra eta gero berriro ezerereza, heriotzak zu zeu jaten zaituen arte. |
OLA OFF
MIREN: Cuando sólo conoces la muerte, es imposible vivir. Escapar es tú única opción. | MIREN: Heriotza besterik ezagutzen ez duenak, ezin du bizirik egon. Ihes egitea du irtenbide bakarra. |
YUMI OFF
MIREN: Quiero que la gente sepa que la bomba sólo fue el comienzo de la desgracia para miles de ciudadanos y que después vino una larga agonía. | MIREN:Bonbaren jaurtiketa milaka herritarentzat zorigaiztoaren hasiera besterik ez zen izan; ondoren amaigabeko agonia etorri zen |
多くの市民にとって、爆撃は不運の始まりでしかなく、そのあとに、長い苦しみが待ち受けていたことを人々に知ってもらいたいです。
MINA (10:50)
- Abeslaria: KLARA MENDIZABAL
- Musika: Mikel Laboa
“IHESA ZILEGI BALITZ (Mikel Laboa)”
Ihes betea zilegi balitz,
Nunbait balego bakea,
Ni ez nintzateke etxe ertzeko
Loredien maitalea.
–
Ni ez nintzateke oinazearen
menpeko mixerablea
oihu zekenen destinatzale
etsipenaren semea.
–
Ni ez nintzateke iñorentzako
Eskandaluzko kaltea
Lur hotz batetan aldatutako
Landare sustrai gabea.
–
Ihes ederra zilegi balitz
Urra ahal baledi katea,
Ni ez nintzateke ontzi gabeko
Itsas gizon ahalgea.
GREZIAKO GIZA DRAMA (12:58)
- Herritarrak:
- Dantzariak: OINKARI DANTZA TALDEA eta MADDI DÁVILA
- Abeslaria: KLARA MENDIZABAL
Siriar errefuxiatuek Greziako kostaldean egunero bizi duten erreskate dramatikoen AUDIO batek hartuko du eszenatokia.
Aurresku (15:09)
BAKEAREN ALDARRIA (17:19)
- Musika: “Martxa baten lehen notak” (Mikel Laboa)
- Letra: OIHANA IGUARAN
DANIELA ECHEVERRIA
Izar uxoek behar lukete
desioak eskatzeko
eta kaiolek behar lukete
txoritxoak askatzeko;
–
jauziak behar luke putzu bat
aldez alde pasatzeko
ta ukabilek harri-orri-ar
hiru arte kontatzeko;
–
KLARA MENDIZABAL
amek ez dute seme bat gorpu
merezi besarkatzeko
merezi dute lasaitasuna
familiaz gozatzeko;
–
YUMI OYAMA (Japonia)
ta hodei batek zeru osoa
badauka zeharkatzeko
pertsonen gisan libre behar du
ametsen forma hartzeko
–
OLA MOBAYED(Siria)
Bereizketarik gabeko mundu
batek soberan du horma
ez zapaltzaile ta ez zapaldu,
konkistarik ez dagona
–
ABOUBAKAR GUIRASSY (Afrika)
ez jatorria ta ez arraza,
bere soilean pertsona,
eskubideak lortzeko era
ez izatea txanpona
–
DENAK
sarraski batek inspiratutik
egin bada zerbait ona
begiratuta da bakearen
sinbologia sakona
–
kolore biziz margo dezagun
zuri-beltzean egona
marra bakoitzak eman dagion
elkarbizitzari forma
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country