Tales of Wild telesailak euskaldunei dedikatutako kapituluaren kartela, Dior-ek bere “Sauvage” perfumea sustatzeko egina.
Tales of Wild telesailak euskaldunei dedikatutako kapituluaren kartela, Dior-ek bere “Sauvage” perfumea sustatzeko egina.
Itzultzailea: Leire Madariaga

Nerea izan da, gure Instagram kontuaren jarraitzaile bat (ideia bikaina izan da hau irekitzea), pista honen atzean jarri gaituena.

Diorrek Tales of the Wild izeneko dokumentala grabatu du bere gizonezko perfumea sustatzeko, honek naturarekin kontaktu zuzenean bizitzea erabaki duten gizonak aurkezten digu eta era Berean naturaren eta espazio irekien benekotasuna gogorarazten digu.

Australia, Pampa Argentinarra, Kaliforniako Yosemite Parkea eta euskal basoak, hauek dira hiria utzi eta naturarekin kontaktu zuzenean bizitzera joan diren 4 pertsonak ezagutuko ditugun paisaiak. “Basatiak”, “aitzindariak” “kolonoak” edo orain dela ehundaka urte naturan honi aurre egiten bizi izan ziren pertsonak gogorarazten.

Hirugarren pasarteak “Aizkolari” izena du eta Euskadin grabatua da. Honen parte kontinentalean. Arthur Van der Putten da protagonista, euskaldunak eta hauek tradizioak eta kirolak deskubritu ostean gurekin geratzea erabaki duen holandarra. Euskaldunon gehiengoak ezagutzen ez ditugun tradizioak zaintzen.

Hemen bizitzearen eta horrela bizitzearen arrazoiak kapitulu honetan kontatzen digu. Euskal Herriaren parte izatera eraman ziona eta herri hau nolakoa den sentitzen duena ere azaltzen digu.

Tales of the Wild telesailak euskaldunei dedikatutako kapituluaren fotograma, Dior-ek bere “Sauvage” perfumea sustatzeko egina.
Tales of the Wild telesailak euskaldunei dedikatutako kapituluaren fotograma, Dior-ek bere “Sauvage” perfumea sustatzeko egina.

Berea ez da itxurakeria. Ez da bere “gogor” edo “aitzindari” itxuragatik aukeratua izan. Urrugneko Herri Kirolari Bai webgunea bisitatu eta bere 2014ko garaipen-zerrenda ikusi baino ez da behar Arthur Van der Putten “heldu berria” ez dela ulertzeko.

Dokumentalak hipnotikoak dira. Arthur de Kersauson eta Celemente Beauvais zuzendaritzapean 16 milimetrotan grabatuak, eta Johnny Depp narratzaile moduan ditu. 4 gizon bikain aurkezten eta mundua bidaiatzera eramaten gaituen telesaila.

Guk, 7 minutuko dokumental honen arduradunei eskerrak ematea baino ez dugu, hau errealitate egiteagatik. Miloika pertsonek, euskaldun izatea zer den ulertuko dute, eta era berean gure nazioa eta kultura aspektu positiboekin lotuko dituzte, Lana, Konpromesua, Esfortsua eta Askatasuna diren bezala.

Arthur Van der Putten, Aizkolari kapituluaren protagonista.
Arthur Van der Putten, Aizkolari kapituluaren protagonista.

Bere euskaldun eta holandar protagonistari ere eskerrak. Arthur Van de Putten-i, Euskaldunen Herriaren bihotzean eta sustraietan oraindik mantentzen diren bertuteak era bikain eta argian aurkezteagatik. Nahiz eta gutako askorentzan “ikusezin” bihurtu izana.

Aizkolari” kapitulua usten dizuegu, Christian Dior-en Vimeo kontuarekin lotuz. Bideoak behekalde eskuman “CC”: izeneko aukera bat du, azpitituluak dira. Frantseza dominatzen ez dugunontzat.

Informazio honekin erlazionatuta L´Officiel Singapur, edertasun, moda eta bizimoduaren magazinean agertu den informazioa ere partekatzen dugu. Alexa Chong-ek sinatua.

AIZOLARI – Episode 3 from Christian Dior on Vimeo.


L’Officiel Singapur – 7/9/2016 – Singapur

Dior Sauvage presents Tales of the Wild: Aizkolari

In the second episode of Dior Sauvage’s series of web documentaries, Tales of the Wild, we meet Arthur Van der Putten. Leaving the concrete jungle behind, he dedicates his life to preserving the ancestral traditions of “Basque Strongman”. Wood-chopping as a has been recorded as a profession since medieval times and has long been part of Basque Country’s tradition. The profession was important to the community’s shipbuilding and charcoal burning industry which later paved way for the metal-working industry. Driven by his desire of surpassing oneself, Van der Putten preserves the traditions.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.