Itzultzailea: Leire Madariaga
Marko eta Alex Ayling bidaiari moduan duten esperientziak blogaren eta bideoen bidez kontatzen dituzten kaliforniako bi gazte dira. Eta oso ondo egiten dute. Hain ondo, bidaiei buruzko munduko 100 blogari eragingarrienen artean daudela.
Hauen Youtubeko kanalak 122.780 harpidedun baino gehiago ditu eta 7.961.744 bisita baino gehiago. Munduko txoko guztiak erakusten dituzte, baina Euskal Herriak errepresentazio handia du.
Orain dela bi urte, euskaldunei buruzko 4 bideo egin zituzten.
Orain dela urte bat, Sanferminetan parte hartzeko bisitatu gintuzten eta arrakasta izan duen bideo bat egin zuten, non Donostiako pintxoak aurkezten dituzte.
Aurton berriz bisitatu gaituzte eta 10 bideo egin dituzte, non Euskal Herriko txoko interesgarriak aurkezten dituzte (Euskal Autonomi Erkidegokoak hain zuzen ere).
Egia esan asko gustatu zaizkigu eta neba kaliforniar hauen ”nahia” mantentzea espero dugu. Oraindik asko kontatu behar dute. Penintsulako aldetik, Nafarroari atentzio berezia emanez (zein Iruñea baino gehiago den) eta Iparraldetik, zein oraindik “esploratzeko” duten, hala ere Euskal Herriko alde kontinentaleko argazki batzuk hartu izan dituzte Pirineoetatik oinpekoei eragiten zien biartean.
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country