Itzultzailea: Leire Madariaga
Orain dela denboralditxo bat kontatzen genien gure irakurleei, nola BING-ek, Microsoft-eko bilatzaileak, bere bertsio idiomatikoen azal argazki bezala, Biarritz kostako argazki bat aukeratu duela.
Gure irakurleetako batek adierazi zigun, nola Cadillac automóvil konpainiak 1956an euskal hiri honen izena zeraman automobil bat sortu zuela. Biarritzeko elegantzia biltzen duen automobila, hala ere, gaur egun kotxe hau hiri honen kaleetatik gidatzea zaila izango litzateke.
Cadillac Eldorado 1953an konpainiaren 50 urteurrena ospatzeko (1902an sortua) aurkeztutako kotxea izan zen. “Kotxe ideal” bezala aurkeztua izan zen. Bigarren belaunaldiaren ostean, 1956koa, automobil honen “aldagarri” bertsioari Biarritz izena jarri zitzaion.
Urteak pasatu ahala, Cadillac Eldorado Biarritzen belaunaldi ezberdinak aurkezten joan zen, hauei aldaketa ezberdinak eginez, bai estetikoki eta baita motorrean. Guztietatik guk 1958 urtekoa dugu gustokoen, honen elegantzia liluragarria disfrutatu ahal izateko, bideo bat biltzen dugu. Era berean, bertsio honen argazkia sarrera honen hasieran aurki genezake.
Adibide bezala, Cadillac Eldorado Biarritz 1959ko bertsioan (gehien gustatu zaiguna), 5,7metro luze zen, 2,03 zabalera eta 6,4litroko V8 motorra zeraman eta 2,4 tonako pisua zuen.
Estatu Batuetako pasa den hamarkadako 50´ eta 60´ urteetako industria automobilaren sinboloa den kotxe bikain honi buruz gehiago jakin nahi duenarentzat, informazioa Wikipedian zabal dezakezue, bai gaztelerazko bertsioan edota ingeleseko bertsioan (zabalagoa).
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country