Itzultzailea: Leire Madariaga

Pasa den uztailak 31an, Loiolako San Ignazio festan, Villa Mariako Euzko Etxea euskal zentrua, Argentinako Kordoba probintzian, Loiolako San Ignazio festa ospatzeko asmoarekin batu ziren.

70 urte baino gehiago dituen euskaletxeak antolatutako ospakizuna Gernikako Arbolaren azpian kokatutako ekintzekin hasi zen. 1959an Mendeurren plazan (Centenario) landatutako Gernikako Arbolaren zuhaixka bat da. Plazaren izena Maiatzaren matxinadaren ehun urteak, Argentinako Errepublika hastea erraztu zuena gogoratzeko 1910an jarri zen.

Villa Mariako Euzko Etxea Euskal Zentruaren San Ignazio ospakizuna (Argentina)
Villa Mariako Euzko Etxea Euskal Zentruaren San Ignazio ospakizuna (Argentina)

Ekitaldi honen ostean meza bat eman zen San Ignazio Parrokian. Ohorezko aurresku bat egin zen hemen, non Euskal Zentruko Jai Alai dantza taldeak jardun zuen eta euskal kanta tradizionalak interpretatu ziren.

Berriz gogoratzen dugu, eta ez gara nekatuko, bere diasporak euskaldunen historian zehar izandako rol garrantzitsua. Rol hau garrantzitsua izaten jarraitzen du gaur egun ere (eta beti izango da) gure Aberriaren etorkizunerako.

Zeren, orain dela denbora bat aipatzen genuen bezala, ekitaldi honek “berriz ere, gure neba-arrebengatik harro sentiarazi digu, kanpoko euskaldunengatik. Euskadi munduko txoko guztietara eraman dutenak. Guk planteatzen dugun galdera bakarra, barruko euskaldunak gure Aberria (eta haienak) intentsitate berdinarekin zaintzeko gai izango garen ala ez da”. Ez dugu ahaztu behar Euskal Herria euskaldunak gauden lekuan dagoela.

El Diario del Centro del Pais – 1/8/2016 – Argentina

Junto al Arbol de Guernica, los vascos celebraron a San Ignacio

Entre bailes, coros y misa la comunidad vasca celebró a su Patrono San Ignacio. La conmemoración tuvo lugar en las dos “Villas”. En nuestra ciudad se efectuó a las 17.30 en el Arbol de Guernica, ubicado en el centro de la plaza Centenario. Estuvieron presentes integrantes de la comunidad vasca, quienes interpretaron el himno tradicional junto al coro. El vicepresidente del Centro Vasco, Gerardo Echeverría, contó que el 31 de julio se conmemora a San Ignacio “en todo el País Vasco y en toda la diáspora vasca”.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.