Itzultzailea: Leire Madariaga
Gauza batzuek harrituta uzten gaituzte. Bikainak eta liluragarriak diren ezaugarri txikiek. Hau horietako bat da, bai edukiengatik, eta baita deskubritzeko eragatik.
Libi Kavanahk Pinterest du. Guk Pinteresten dugun irudi bat bere bildumetako batean biltzeagatik jakin izan dugu. Eta gure euskal artzainaren irudi hau bildutako bilduma honen izenburuak gure kuriositatea piztu du. Zergatik? Bildumaren izenburua “Basque of Oregon” delako. Beraz ikuskatzera animatu gara.
Eta hementxe gure aurkikuntza!!!!!
Bilguma digital honetan biltzen dituen irudien artean, AEBko mapa oso berezia aurkitu dugu. Pasa den mendeko 50.urteko AEBren errepresentazio sinbolikoa…persiarrez idatzia!! Oregoien euskal artzai bat kokatzen du, txapela eta guztiz, eta bere ardiak zaintzen dituen bitartean, ardo bota irensten.
Musututs utzi gaituen irudi hau, Greg Millerrek 2013an Wired webgunean bildutako artikulu batean biltzen du. Artikulu honek, Prelinger Liburutegiak, Exploratoriumek dituen mapa batzuk ezagutzera emateko antolatutako erakusketa bati buruz hitz egiten du (deskribapena irakurri ondoren hau bisitatzeko irrikitan gaudela aitortu beharra dugu).
Greg Millerren artikuluan aukeratutako mapen artean, 1959an US Information Agencyk (1953tik 1999ra munduan AEBko irudi hoberena zabaltzearen arduradun izaniko AEBko Agentzi Federala) eginiko bat biltzen da, eta honetan, hitz egiten ari garen “botadun euskalduna” agertzen da.
Hain harrigarria da, artikuluaren autoreak ere, “Oregoiko ekialdean” dagoen pertsonai honen presentzia nabarmentzen duela.
Artikulua eta mapa uzten dizuegu.
Wired – 2013/9/8 – AEB
Rarely Seen Maps From San Francisco’s Quirkiest Hidden Library
HAVE YOU EVER gone to a place you’ve always wanted to visit and found out it was even more awesome than you thought it would be? That’s how I felt last week when we visited the Prelinger Library, an eclectic collection run by Megan and Rick Prelinger (the folks in the photo below). I spent the rest of the day kicking myself for not getting there earlier, and a fair bit of the next day planning my return.
(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)
Bizitzako kasualitateak. Juan Carlos Martínez Burgos, Bilbon bizi den blogaren irakurle batek mapa hau du etxeko horman (nahiz eta persiar bertsioa izan ez, gaztelerazkoa baizik). Bere gurasoek eman zioten eta honen alabak, unibertsitatean Historia ikasi zuenean etxeko txoko batean aurkitu zuen, gustatu zitzaion eta hordutik, etxeko horma batean dago.
Honen argazki pare bat bidaltzen dizkigu.
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country