Itzultzailea: Leire Madariaga
Penintsulako iparraldean gertatzen ari diren suteei buruz nazioartean ematen ari diren berrietan ez dugu uste argazki hau ikusiko denik. Baina guretzat esanahi sakona du.
Argazkia, korreo elektroniko bidez jaso izan dugu, Bizkaiko Suhiltzaileek egina, tontor batetan Ikurrin bat ikus daiteke, Berango eta Sopelako mendiak erretzen ari den suteari bizirauten. Iraute borondate eta erresistentziaren sinbolo ona.
Gune hau ezagutzen dutenek adierazten digutenez, Ikurrin hau, Burdinezko Gerrikoa osotzen zuten bunkerretako batean dago. Gerriko honekin, Eusko Jaurlaritzak matxinatu frankisten eskuetatik at zegoen Euskaldunen Herriaren parte penintsularra babestu nahi izan zuen.
1937an, Askatasuna, Demokrazia eta euskal Nazioaren kontra zeudenek, Euzko Jaurlaritzaren mandatupean zeuden eusko errepublikarren defentsak gainditu zituzten. Gure historian galdutako borroka izan zen, baina 80 urte geroago, IkurriƱak, Euskaldunen Aberriaren sinboloak, gerrateari, diktadurari eta sute honi biziraun dio eta euskal mendien gain mugitzen jarraitzen dute.
Argazkia ikusi izan dugunean, Euzko Jaurlaritzako Gudariek, Askatasunagatik borrokan zeudenean bultzatutako ideia eta aldarria etorri zaigu burura:
Gora Euzkadi Azkatuta
Argazkiaren autoreari, Eskerrik asko argazkia gu guztiokin partekatzeagatik (eta irakurtzen bagaituzu, zure egiletza adierazteko irrikitan gaude). Argazkia @BomberosBizkaiarena dela adierazten digute.
Deiari esker, argazkiaren autoreari buruz gehiago dakigu. Egunkariak, About Basque Countryren artikulu honen esteka partekatu zuen Facebookean, eta gaur, honen autoreari eginiko elkarrizketa argitaratzen du. Roberto Garay da, eta hemen irakurri dezakezue kontakizuna.
Axier Arroyuelok Facebook bitartez bidali digun argazki bat ere partekatzen dugu, sutea, Berangoko Urko Mendiaren tontorreko IkurriƱara hurbiltzen doala ikusi daiteke honetan.
—————-
Axier Arroyueloren Argazkia
Xinhua News Agency -2015/12/28 -Txina
Wildfires still burn across northern Spain
Around 80 wildfires are still burning across northern Spain 10 days after around 130 incendiaries broke out in a belt stretching from the Autonomous community of Asturias in the west, to the Basque Region in the east.
(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country