Itzultzailea: Leire Madariaga
Élisée Reclus geografo frantsez, Lehen Internazionalaren kide anarkista. Bidaiari nekaezina, Giza Geografiaren sortzailea, eta bere bizitza luze eta mugituan zehar, gaur egun oraindik adibide bikainai diren giza eta ekonomi geografiari buruzko hainbat lan argitaratu izan ditu.
Mendebaldeko gizartearentzat aspektu guztientzat oso garrantzitsua izan zen garaia bizi zuen: zientifikoak, politikoak, kulturalak eta sozialak. Garai hori eta horreko gertaera historiko asko bizi izan zituen. Ikuskatzea gomendatzen dugun bere biografia, bizitza zoragarri eta konprometituaren adibide argia da.
Pertsonai historiko honi buruz arrazoi konkretu batengatik hitz egiten dizuegu. 1867ko martxoan, “Revue des Deux Mondes” aldizkariak, honek euskadunei buruzko artikulua argitaratzen zuen. Aldizkari hau, 1826an sortutako eta gaur egun oraindik ere martxan dagoen hilabetero argitaratzen den argitalpena da.
Artikulu zabal honek, izenburu deigarria du: “Les Basques. Un peuple qui s’en va” (Euskaldunak, desagertzen ari den herria) eta Ramon Berraondo gipuzkoar kazetari eta idazleak (Martin de Anoguiozar ezizenarekin sinatzen zuenak) gaztelerara itzuli zuen, oin-ohar interesgarri batzuk gehituz.
Dokumentu hau irakurtzea oso interesgarria da, historiako momentu hartan euskaldunei buruz zegoen ikuspegia ezagutzera ematen digulako. Adibidez, gaur egun euskaldunei ezartzen zaien ibero definizioa, arraroa da, euskaldunak iberoak zirelaren ideia hori, orain dela asko desagertu bait zen, edo bazterreko ideia bihurtu da.
Baina benetan harritzen gaituena zera da, anarkista, bidiari nekaezin, geografo jakintsua eta politiko batek, berak “etorkizuneko gertaera historikoek desagertaraziko duten” herri txiki bati buruz artikulu hain zabala idaztea da.
Era berean, modernitatearen sortzaileek, 1867an oraindik ere, herrialde hartakoen ezjakintasunagatik bizirik mantentzen zen euskaldunak bezala herria eta hauen hizkuntza desagertaraziko zela ustea interesgarria iruditzen zaigu.
Gaur egun euskara, frantsez eta gaztelaniaren aurre babesten duena, hau aurkitzen den herrietan dagoen ezjakintasuna da. (72 or.)
“Modernitatea”ren zabalerak aldatuko duen egoera, euskaldunen nazionalitatea eta hizkuntzaren akabatuko duena
Zorionez, jakintza pixkanaka hain ispiritu bizi eta zabala duten herrialde horietara helduko da. Mirariak gertatzen diren mende honetan, non «bizitzaren borrokak» (13) atzean geratzen direnak kondenatzen dituen, baina hori izango da haien nazionalitatearen eta hizkuntzaren prezioa. Beraien hizkuntza bikainetik, lehenaldiko gauza bezala geratua, lexikoak, gramatika eta pastoralak, tragedia moderno txarrak eta kantu “zaharrak” baino ez dira geratuko.
Nahiz eta euskaldunek mendeetan zehar mantendu duten baloreak, saihestesina den desagerpena
Benetan, inguruko herrien artean lehenaldiko mundu ibero horretako herria desagertzen ikustean, zaila da tristura ez sentitzea, giza arrazen artean Euskalduna, nobleena eta aspektu batzuetan gurea baino nagusiagoa zelako. Ez da paradoxa bat: piriniotar historia eta legeek adierazten dute, hauen zuzentasunak, eskuzabaltasunak, independentziarekiko maitasunak eta gizabanakoarenganako errespetuak, inguruan zituzten gizarteekin konparatuz gailentasuna ematen ziela. (76. or.)
…eta Euskaldunak guztiak ziren nobleak, Frantzia eta Espainiako korteetako baroi altuak baino gehiago, hauen eskubideak ez zeuden nagusi baten esku eta…(77. or.)
Bereziki euskaldun gizartearen nagusitasuna erakusten du honek, zenbakiari garrantzia kenduz. Hauen gizarte elementuengatik, norbanakoarenganako errespetuagatik. Euskaldun guztiak ezin bortxatuak ziren haien etxeetan, guztiek errespetatzen zuten Gaztelu-Gotorleku horretan. Frantses batek Erdi Aroan aldarearen oinean edo gaur egungo Ingeles batek habeas corpuseko abantalekin izan dezaketen segurtasuna baino gehiago. (77.or.)
Zifra ofizialek Euskara erregimen militarrarekiko gorrotoa adierazten dute, frantses otzan guztietatik, Behe Pirinioetako departamentuak bakarrik kontatu zuelako honen bostena edo erdia. Gazteek Frantzia uzten dute joputasuna ekiditzeko eta bere ereduarekin ezagunak pausu berdina ematera animatzen dituzte. Emigrazioa gertatzera mugitzen duten arrazoien artean, udalerriko autonomia eta autonomia politikoarek galera dago, goiko haranetako herrixka konfederatuek oraindik ere zutena. Agian hori dela normalagoa da Euskal frantsesen artean desterrua gertatzea, Pirinioen isurialdeko beste aldearen artekoen artean baino. Espainiako euskal eskualdeetako biztanleak, haien foruak oraindik gordez (4), estatuan estatu izaten jarraitu dute; izaera nazionalaren itzala dute eta, horregatik, bihotzean lurrarekiko maitasun gehiago mantentzen dute, Lapurdi eta Zuberoako neba-arrebek baino. (73. or.)
Bide honek desagerpen ziurrera eta goragoko kultura modernoetako gizarteetan integratzera zeramatzaten.
Ohiturak, hizkuntza galtzen den heinean galtzen dira, eta Euskaroak Espainiar edo Frantziar egingo dira, politikoki menpe diren herrialdekoak. Guzti honekin, gertatzen den lotze hau ez da zorigaitz bezala ikusi behar; nahiz eta ohitura nazional zaharretan zegoen nobletasuna galdu, ezin zen Iberoen ondorengo eta Galo, Erromatar eta Bisigodoen arteko fusioa deitoratu, gizakien arteko nahasketa desira da eta, herrien eta gizakitaeria osoaren garapena egin daitekeen bezala. Arrazak, gorpu kimikoak bezala, nahasketa eta propietate berriak lortzeko disolbatu egin behar dira. Lehenagoko gizartea atzean utzi eta gizarte modernoan sartzean, Euskaldunek bere izatearen xahutasuna, hizkuntza liluragarria, bere historia aintzagarriaren oroitzapenak eta agian izena sakrifikatu beharko dituzte; era honetan, askok nazionalitate originala galtzeko arriskua izango dute, eta pentsakera eta ohitura plagiatuak baino izanik, edonolako iniziatibari uko egiten duten giza-talde baldarrera batuko dira; baina gure gizartea erdi barbaroa dena, heziketa zirriborro bat bezerik ez da, non giza-fenomeno garrantzitsuenak zoriz gertatze dira, inguruko nazioek arraza bat xurgatzeak, aldi baterako kalteak eragitea ezinezkoa da. Euskaroek, errebantxa bezala, mundu modernoaren parte izanik, guztion onurarako lanean jarriko dira ere, eta horregatik, berezia zitzaien gizartean sartuko dira. Jadanik, ez dute askatasuna beraientzat bakarrik bilatu behar (17); ez da hidalgo bezala, tratatuek eta foruek antzematen dituzten bezala (4), haien pertsonengan errespetu eskubidea dutela, baina bai pertsona aske eta berdin bezala (18). Haien ideala ez da bere mendien zerumugan itxita geratzen, justizia ez delako Gernikako haritzaren azpian eman behar, baizik eta gizaki taldeak dauden munduko edozein puntutan. (80.orri.)
Saihetsezin bezala ikusten zen etorkizuna eta XIX.mendearen hasieran Espainiako estatu-nazioa sortu zuten liberal guztien ikuspegia gogorarazten digun pentsamendua. Euskaldunek disfrutatzen zituzten askatasunak sakonki laudatu ondoren, askatasuna aitzakitzat izanik, gutxiengo “ilustratuek” saloietan diseinatutako errealitate politiko horretako gainerako gizartearentzat berdintzeko hauek kentzea erabaki zutenek, hori bai, beraien botere eta aberastasuna igarotzeko ezaugarriak sortzen zituzten.
Sorte onez, Élisée Reclusen susmoa ez zen errealitate bilakatu. Euskaldunak edonolako ekimenak ukatzen dituzten giza-talde zakar horren parte izatera eramango zituzen modernitate hori, historia zapalgailu bezala ikusten zuena, erromatar, bisigodo, arabe, karolingio, eta Euskaldunen Herritik pasatu ziren botere guztiek bere boterean uste zuten berdina zen: ezberdinak ziren beste errealitate batzuk akabatzeko arma eta hauek mundua espero zuten bezala izatera eramango ziena. Inbasoreen (militar, intelektual, edo ekonomikoen) interesen araberako pertsonak nahi zituzten, eta pertsona horiekin zerikusirik ez zuten etorkizunaren zerbitzura.
Baina hauek aurkitutako arazoa, herri txiki honek bizirauterako adierazi izan zuten eta duten borondatea da, “pertsona askez osaturiko herri askea” izaten jarraitzen tematua.
Ch. Davillier Baroi bidaiari frantsesak 1862an “Viaje por España” bere kontakizunean argi eta garbi adierazten zuen bezala, Euskal Probintzietatik pasatu zen momentuari buruz hitz egiten duenean, bakarra eta berezia iruditzen zaioen euskaldunen ohitura kontatzen du:
Berezia iruditzen zaidan zerbait, eta nire ustetan, beste herrialde batetan ere ez aurkituko duzun zerbait, umeak nobleak direla da, eta hidalgoen titulua zein nobleziarekin bat datozen abantailez disfrutatzen dute; baina horretarako, mota horretako umeak jartzen diren hospitaletan hazi eta elikatuak izan direla frogatu behar dute).
DIogun bezala, “pertsona askedun herri askea“.
Élisée Reclusen “Los Vascos. Un pueblo que se va” gaztelererako itzulpena («Martín de ANGUIOZAR» traduxit.)
Élisée Reclusen “Les Basques. Un peuple qui s’en va ” argitalpenaren originala (“Revue des Deux Mondes”)
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country