Itzultzailea:ย Leire Madariaga
Gure blogaren irakurle batek bi minutuko bideo honi buruz idatzi izan digu, non Euskaldunak beraien burua nola deskribatzen duten erakusten duen.
Egia da, hau ez dela egundoko berria. Aiko Taldeak Bilboko jaietan antolatutako eta ETB1eko Oholtzan programan bildutako erromeria bati buruz da. Asko gustatu zaigu programa eta euskaldunak zer diren azaltzen duen bi minutu hartu izan ditugu.
Gainera, bizitzako kontuak, Aiko Taldearen webgunea ikuskatzen, bertati zebiltzatelaren ideaiarik ez genuen lagun zaharrak aurkitu izan ditugu.
Zer gara euskaldunak? Euskaldun
Zein da euskaldunen herria? Euskal Herria
Horren argi usten du jakina den abestiak, zeinekin erromeria amaitzen den.
Ikusi Mendizaleak
Ikusi mendizaleak
Baso eta zelaiak
mendi tontor gainera
igo behar dugu.
Ez nekeak, ezta bide txarrak;
gora, gora,ย Euskal Herria
Gu euskaldunak gara,
Euskal Herrikoak.
2x
Hemen mendi tontorrean,
euskal lurren artean,
begiak zabaldurik,
bihotza erreta.
Hain ederra, hain polita da ta,
gora, gora Euskal Herria
Gu euskaldunak gara,
Euskal Herrikoak.
Gu euskaldunak gara,
Euskal Herrikoak.
Espero dugu ETB-k bere irudiak erabiltzeagatik gu barkatzea. Baina, hain politak dira!
Programa osoa ikusi nahi duenak, hemen egin lezake. Badakigu agian zerikusirik ez duela pentsa dezakezuela, baina abesti hau entzutean, Lauaxetaren poesiaren Ken7-k egin zuen bertsioa gogoratzen dugu, Mendigoxaliarena, eta guk Urriak 12 baten ostean, Arraza eta Espainiako Erreinuaren jai nazionalaren eguna, euskaldun guztientzako desira bat zabaltzeko erabiltzen duguna: Osasuna eta Euskal Errepublika.
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country