Itzultzailea: Eneco Bihurlary
1907ko uztailaren 14an Sukarrietan lehen omenaldi nagusia egin zen Sabino Arana-ren oroimenez, euskal nazionalismoaren aitaren oroimenez, zeina zendu baitzen 1903an. Data, bat zetorren Ikurrinaren lehen goratzearekin, 1894ko uztailaren 14an, “Euskeldun Batzokija” elkartearen balkoian, Bilboko Correo kaleko 22 zenbakian, inaugurazioan zehar.
Ekitaldira joan ziren, garaiko hedabideek diotenez, 10.000 pertsona eta gehiago. Jendetza horren artean zegoen Buenos Airesko Sociedad Laurak-Bat elkarteko presidentea, Jose M. de Larrea. Zentro eusko-buenosairestar horren Zuzendaritza Batzordearen agindua zekarren, “maisuaren hilobian koroa bat jar zezan”.
Ekitaldiaren antolatzaileek, diasporatik etorritako ordezkari horri leku egiteaz gain, lehentasuna eta protagonismoa eman zioten, hala merezi baitzuen keinu horrek. Hala, Sabino Arana-ren hilobi inguruan jarritako jendetzaren aurrean egin ziren bi hitzaldietako lehena agintari eusko-argentinarrarena izan zen.
Horrek erakusten du zein azkar eta sakon zabaldu zen euskal nazionalismoaren idearioa Hego Amerikako Euskal komunitatean.
Apenas igaro ziren 14 urte Larrazabalgo juramentutik eta 12 urte EAJ-PNV fundatu zenetik, eta Euskal nazionalismoak bazeukan egitura bat antolatua Atlantikoaren bestaldean. Euskal nazionalismoaren idearioa zabaltzen joan zen diaspora guztian hurrengo urteetan, indar eta sakontasun handiarekin. Beharbada azkarrago ere bai, euskal lurrean bizi ziren euskaldunen artean baino. Hala, gerra zibilaren ostean, haien lana funtsezkoa izan zen, ez bakarrik Eusko Jaurlaritza atzerrian bizi zedin, baita (eta batez ere) erbesteratutako jende olde hark iraunbizi ahal izateko, espainiar faxismotik ihesi joan behar izan baitzuten.
Gaur egun ere diasporako euskaldunak funtsezko elementu dira Euskal nazioa eraikitzeko prozesuan. Baina ez da txarra gogoratzea orain 100 urte eta gehiago, diasporako euskal abertzaleek bazutela zeregin hori.
Hemen duzue kronika, 1907ko irailaren 15ean jasotzen baita Irrintzi argitalpenean, azpititulu hauekin “Dana Euskalerriagaitik eta Euskalerriarentzako”, “Jaun Goikua eta Lege Zarra o “¡Viva Euzkadi libre!”, argitaratu baitzen Maipu-n (Argentina) 1905 eta 1923 artean.
Aukera hau baliatzen dugu berriz gomendatzeko Euskaletxeak webgunera bisita, non (Urazandi digital) kontsulta daitekeen Amerikako euskal diasporak egindako argitalpen aukera zabala.
Irintzi – 15/8/1907 – Argentina
Homenaje al gran patricio Don Sabino de Arana y Goiri. 20.000 nacionalistas ante su tumba
(Jarraitzen du)
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country