Bilbo eta Kopenhage arteko azterketa konparatibo batek dio Danimarkan bizi-kostua euskaldunok daukaguna baino % 32 garestiagoa dela. Horrek lasai eta fidantzian utz ditzake euskaldunak, datu hau ez balitz erdia, euskaldun eta daniarren arteko bizi-maila alderatzen duen ekuazioaren erdia.

Falta den datua batzuen eta besteen diru-sarrera da. Hor datuak guztizkoak dira, daniarren fabore (datuak 2015ekoak dira):

  • Soldata minimoa Danimarkan 2.000 euro inguru da, Euskadi hegoaldean, biribilduz, 650 euro. Hau da, 3 aldiz gutxiago.
  • Bataz besteko soldata Danimarkan 3.700 euro inguru da, Euskal Autonomia Erkidegoan 1.969 euro eta Nafarroako Foru Komunitatean 1.752 euro. Hau da, gutxi gorabehera Danimarkan dagoenaren erdia Euskadi penintsularrean.

Hau da, nahi genuke euskaldunen bizi-kostua daniarren antzekoa izatea, beti ere pakete osoa bagenu, hau da, antzeko soldatak ere bai.

Guk sinatuko genuke. Bidenabar, zerikusirik izango ote du herrialde subirano izatearekin eta inoren erabaki eta arazoen mende ez egotearekin?

 

Expatistan – 12/6/2015 – 

Cost of living comparison between Bilbao, Spain and Copenhagen, Denmark

This comparison is based on only a few data points. At this point it is only a guess. It is based on 5,414 prices entered by 557 different people.

(Jarraitzen du)

 

 

anuncio-productos-basque-728x85-2