Itzultzailea: Eneco Bihurlary
Wine Vision munduko ardoaren industriako goi mailako protagonistak biltzen dituen foroa da, eta batik bat aritzen da berrikuntza industrialean eta munduko ardo merkatuak aurrean dituen erronkak aztertzen. Topaketa horren lehen edizioa 2013an egin zen Londresen, 2014an bezala, eta sektoreko 200 aditutik gora elkartu ziren.
[Tweet “@wine_vision Londresetik irten du 2015ean Euskal herrian egiteko”]
2015ean, ekitaldi hori Bilbon eta Araba Errioxan egingo da. Hala hasiko dute ibilbide bat, munduko ardo zona nagusiak hurreratzeko. Hala, azaroaren 24tik 26ra, sektoreko lider, aditu eta enpresaririk nagusienetako batzuek lehen eskutik ezagutuko dute Euskaldunen Herrialdearen parte hori. Horrek hedabide espezializatuetan proiekzioa ekarriko du.
Gaude Eusko Jaurlaritzaren maniobra hau, ekimena izanez lehen ekitaldi hau Londresetik ateratzeko on-ona izan dela, Euskal Herria jarriko baitu nazioartean pisu handien duen sektore ekonomiko baten interes gunean.
Bakarrik sentitzen dugu Nafarroan gertatzen ari den aldaketa ez garaiz iristea, ekitaldi honetan eskaini ahal izateko, modu ofizialean, Euskaldunen Herrialdeko osotasunean ekoizten diren ardoen ikuspegi orokorra.
Zalantzarik gabe, ardo arabar, bizkaitar, gipuzkoar eta nafarren ikuspegi zabal bat eman ahal izatea, benetan ikusgarria litzateke sektorearentzat. Gainera oso modu ona litzateke lankidetza lotura zehatzak egiten hasteko, euskaldunak zoritxarrez banatuta dauden hiru administrazio entitateen artean.
Harpers – 3/6/2015 – Gran Bretaña
Wine Vision 2015 travels to Bilbao, gateway to Rioja Alavesa, the ‘land of a 1,000 wines’
Wine Vision, the must attend event for business leaders across the global wine industry, is set to go global when it returns in November.
(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)
——————————-
Nota informativa de Wine Vision 2015 (PDF) (Itzulpen automatikoa)
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country