Itzultzailea: Eneco Bihurlary

 

Badakigu ez dela gomendagarria liburu bat azaletik erostea, baina oraingoan egitera goaz. A Basq Kitchen gomendatuko dugu, jatetxe berria inauguratu baita portuaren aurrean, (Iparraldeko) Beñat Ibarra euskal sukaldariaren zuzendaritzapean.

Duen itxura, karta (pena bat da “tapas” hitza erabiltzea, penintsula hegorako egokiagoa baita, “raciones” erabili ordez), bere webgunea, planteamendua, euskal gastronomiari eta euskaldunoi buruzko azalpenak, Portu baten aurrean kokatzea, … , pentsatzekoa da emaitza dirudiena bezain ona izango dela. Xehetasun batzuk asko gustatu zaizkigu: dekorazioko balea, euskaraz esaldiak jartzea bezeroek erabil ditzaten, edo “euskal tortilla” izendatzea, bere benetako jatorria gogoratuz, eta “patata tortilla”. Gainera kontuan hartu behar dugu chefak, Beñat Ibarra baita, esperientzia luzea duela Mar’sel jatetxean. Azken batean, bertara joango ginateke, Los Angeles bisitatuko bagenu.

[Tweet “”A Basq Kitchen” jatetxe berria Los Ángeles-en, Beñat Ibarra chefak gidatuta”]

“Baina” bakar bat jar dezakegu eta ez jatetxeari, baizik eta Los Angeles Eater-en agertutako informazioari, zeina sinatzen baitu Farley Elliott-ek. Aipatu nahi dugu zein ahalegin egiten duten euskal gaia espainiarrarekin lotzeko. Bernard (Beñat) Iparraldeko chef bat bada; haren webguneak esaten badu bere sukaldaritza dela herri batena, euskaldunarena, Pirinio inguruan bizi dena; zergatik esaten dugu haren sukaldaritza espainiarra dela? Era berean ez dugu ulertzen bertako tortilla jatetxeak berak badio euskal tortilla dela, zergatik idatzian espainiarra esaten den.

A Basq Kitchen-eko sukaldaritza zertan oinarritzen den jabetzeko, aski da kartan testu hau irakurtzea:

The Basque people have inhabited the foothills of the Pyrenees Mountains around the Bay of Biscay in northern Spain and southern France for thousands of years. They are the oldest surviving ethnic group in Europe with their own distinct language and culture.

(Euskaldunak bizi izan dira Pirinio inguruan, Bizkaiko Golkoan, Espainiako iparraldean eta Frantziako hegoaldean, milaka urte dela. Haiek dira Europako talde etniko zaharrena, beren hizkuntza eta kultura dutelarik.)

Ez al dago aski argi?

LA Eater – 15/6/2015 – USA

A Basq Kitchen Brings Spanish Specialties and Lots of Wine to Redondo Beach Boardwalk

Redondo Beach is going just a little bit Basque this week, thanks to Bernard Ibarra. The Terranea Resort chef will bring a full slate of pintxos and tapas to the boardwalk with a new concept called A Basq Kitchen, in what was previously the Russian-tilted beer spot Gambrinus. The formerly dingy digs have been lightened up with a strong nautical theme and airy, open feel, which is a perfect fit for the waterside restaurant. The plan inside is to be a sort of Spanish wine bar by the beach, offering simple seasonal bites of things like patatas bravas, Spanish tortillas, and oysters, while larger plates will include a burger and seared lamb chops. Whites and reds come from vineyards across the European continent as well as coastal California.

(Jarraitzen du) (itzulpen automatikoa)

——————————-

Web del restaurante  A Basq Kitchen

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.