Ez da lehen aldia mintzo garena AEBko estatu horretan euskaldunek izan duten presentzia garrantzizkoaz. Sarrera bat ere eman genion  Johnson Konderriko erabakiari, ikurriña erabiltzea oinarri gisa beren bandera egiteko alegia, aitortza eginez hala herrialde honetakoek egindako ekarpena Wyoming-go konderri honen bilakaerari. Jakingarri gisa, Johnson Konderriko hiriburua, Buffalo hiri mitikoa da ( Occidental Hotel edo  Jim Gatchell Memorial Museum webguneak ikustea gomendatzen dugu, hiri hau definitzeko “mitiko” hitzaren erabilera ulertzeko)  .

University of Wyoming-ek hitzaldi sail bat antolatu baitu, 125. urteurrena dela eta, AEBko mendebaldeko lurralde hau 44. estatu bihurtu zela.

Ekainaren 10etik 13ra, “Our Place in the West … and Beyond: Wyoming at 125” (Gure lekua Mendebaldean … eta haratago: Wyoming 125. urteurrenean) estatuko Unibertsitateak hitzaldi batzuk antolatu ditu non ere “aztertuko baitituen zenbait legatu historiko eta kultural, berdintasunaren estatua eratu dutenak, Wyomingo lurraldea bihurtu zenetik ofizialki Estatu Batuetako 44. estatu, 1890eko uztailaren 10ean.”

Historiaren errebisio honetan, euskaldunek leku pribilegiatu bat dute. Jarduera guztiak jasotzen dituen dokumentuan, “Basque” terminoa maiz agertzen da, 21 aldiz. Garbi adierazten du horrek komunitate honek Estatuaren historiari egindako ekarpena.

Sweetwater Now webgunean agertutako informazioa uzten dizuegu eta jardunaldi hauen egitarau osoa PDF formatuan.

 

Sweetwater Now -176/2015 – USA

UW Conference Celebrates 125 Years of Wyoming Statehood

As Wyoming prepares to celebrate its 125th anniversary of statehood, a University of Wyoming conference will examine some of the important historical and cultural legacies that have defined the Equality State since Wyoming Territory officially became the 44th state admitted to the United States on July 10, 1890. “Our Place in the West … and Beyond: Wyoming at 125” will take place June 11-13 at UW’s Marian H. Rochelle Gateway Center. The Wyoming State Historical Society (WSHS), UW Libraries, the UW American Heritage Center, the State Historic Preservation Office and the Wyoming Humanities Council are among conference sponsors.

(jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

—————————–

Our Place in the West…and Beyond: Wyoming at 125 (PDF)

 

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.