Itzultzailea: Eneco Bihurlary

Ville de Bayonne-k jarri berri du web atari bat martxan eta hor paratu ditu internet erabiltzaile guztien eskura, euskal kulturarekin lotutako 100.000 dokumentu era guztietako.

Zerbitzua, eskuragarri baitago euskaraz eta frantsesez, batera egindako lanaren emaitza da, hogei udal liburutegi eta unibertsitateko liburutegi, museo, dokumentazio zentro eta funts pribatuk egindakoa.

Bildumatzar honetan aurki ditzakegu eskuizkribu antzinakoak, liburuak, musika, pelikulak euskaraz edo euskal gaiaz, egunkari eta aldizkarietako artikuluak, artxiboak, argazkiak edo beste edozein ikonografia, audio edo dokumentu ikus-entzunezko.  Horietatik 50.000 euskaraz daude.

“Euskal kulturaren edukiontzi” hori martxan jartzeak dakarren albiste onaz gain, ona da era berean Baionako udalak euskaldun guztiei egiten dien “keinua”, “.eus” domeinua aukeratuta.

Urrats handia da, baina ez behin betiko urratsa. Edukiak ematen dituzten erakunde guztietatik Euskaltzaindia da bakarrik Euskaldunen Herrialde osoa hartzen duena. Gainerako “ekarleak” Iparraldean edo Frantzian kokatutako erakundeak dira.

Hori izan zitekeen proiektu handi bat Akitania-Euskadi Euroeskualdearentzat. Gai horietan mugaz alde batean eta bestean lanean ari diren erakundeen arteko koordinazioa bultzatzea. Haiek koordinatzea xede honekin, puntu neutro handi bat eratzea, erakunde horien guztien artean baterako lana egiteko, eta interesdun guztiek kontsulta ahal dezaten funts guztietan, bilaketa bakarra eginda.

Hori gertatzen den aldi berean, badakigu euskaldunei buruzko 100.000 dokumentu eta gehiago “klik” batzuetara daudela.

Albiste on-ona da.

Hona hemen France 3n atera den informazioa eta  bilketa.eus esteka.

France 3 – 3/5/2015 – Francia

Un portail numérique pour la culture basque

Un portail numérique pour la culture basque, avec plus de 100.000 documents, dont 50.000 en langue basque (euskara), a été mis en ligne, a annoncé la municipalité de Bayonne (Pyrénées-Atlantiques).
Ce portail, baptisé ” Bilketa ” (” cueillette ” en langue basque), est le fruit de la mise en commun de fonds d’une vingtaine de bibliothèques municipales et universitaires, de musées et de centres de documentation, ainsi que de fonds privés précise la ville dans un communiqué.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

———————

Euskal funtsen ataria / Portail des fonds documentaires basques

bilketa.eus

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.