El Dinero egunkari dominikarrak, Alonso Ferreras-en artikulu bat argitaratu du eta hor kontatzen du zein egoera eskasean dagoen Euskal Pilotaren praktika herrialde horretan, eta zehatzago, zein laguntza falta aurkitu duen Federación Dominicana de Pelota Vasca (FDPV) federazioak herrialde horretako kirol-agintariengan.

Bide luze interesgarria izan du 2001etik hona eta pilotari dominikarrak aritu dira nazioarteko txapelketa ofizialetan. FDPVk jaso ditu 100.000 euroko diru-laguntzak, praktikak egiteko instalazio egoki bat gerta zezaten.

Zalantza nagusi bat dugu, gakoa, ea diru horren parte bat Euskal Pilota Federazioak eman zuen ala Eusko Jaurlaritzak. Esaten dugu gakoa dela, zeren praktiketarako eta torneotarako zuten kantxa Wushu-ko Federazioari esleitu baitzioten (arte martzial txinatarrak) eta ez zieten azalpenik eman horretaz. FDPV federaziotik kirol-agintari dominikarrengana jo zuten, eta hauek egoera konponduko zutela agindu zuten. Gaur arte…

Egitateak oso ezberdinak baitira  kirol-agintari dominikarrek Euskal Pilotaren ordezkaritzari, zeinak herrialde hori bisitatu baitzuen, 2006an egindako promesetatik.

Ohar bat erreportajea egin duenarentzat. Pilota euskal kirola da, bai “Espainiako Euskal Herrikoa” eta bai “Frantziako Euskal Herrikoa”.

 

El Dinero – 26/3/2015 – República Dominicana

Pelota Vasca, un intento fallido en República Dominicana

El deporte es una de las actividades más importantes del mundo. Todas las civilizaciones han practicado innumerables formas de juegos, las que a través del tiempo han sido perfeccionadas para adaptarlas a las nuevas generaciones. Dentro de las numerosas prácticas deportivas se destaca el juego de Pelota Vasca, deporte rey del País Vasco de España, el cual se inició en el siglo XIII, según euskalpilota.com. Este deporte logró gran relevancia en el siglo XVII con la modalidad de juego de largo con guante (para referirse a la pared lateral larga de la cancha). Se inició de manera profesional en 1925. El primer gran paso hacia su institucionalización se produjo en 1929 con la conformación de la Federación Internacional de Pelota Vasca (FIPV).

(Sigue) (Traducción automática)

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.