AEBko Kongresuko Liburutegia giltzaperatuta geratzea gustatuko litzaiguken lekuetako bat da, honen funts guztietara eskua sartzeko aukerarekin noski eta honek gordetzen dituen altxorrak deskubritzen bizi erdia eman. Zalantza gabe, duen bildumaren gainazala ezagutzeko denbora baino ez genuke izango:
30 milioi liburu 470 hizkuntzatan, 61 milioi eskuidatzi baino gehiago eta liburu arraro eta baliotsuen bilduma handiena, Gutenbergeko Bibliaren lau kopietako bat egoera ezin hobean izateaz gain, eta Independentzi Aldarrikapenaren zirriborroa. Gainera, Estatu Batuetako gobernuak eginiko argitalpen guztien arteko milioi bat baino gehiago gordetzen ditu, azken hiru mendeetako munduko alde ezberdinetako milioi bat egunkari, 500.000 mikrofilm biribilki, 6.000 komik izenburu, dokumentu legalen bilduma handietako bat, pelikulak, ia 5 milioi mapa, partitura, 2,7 milioi soinu grabaketa, eta 13,7 milioi grabaketa eta argazki kopia baino gehiago. Dokumentu zaharrena k.a. 2040 urtean aurkitutako harrizko tabla. Artelanak, marrazki arkitektonikoak, eta Stradivarius Betts eta el Stradivarius Cassavetti bezalako instrumentu baliotsuak. (Wikipedia)
Deskubritzeko dauden gauzen unibertsoa. Gainera, bilduma honetako gero eta elementu gehiago daude bertsio digitalean.
Digitalizatutako bilduma honetan aurki daitezkeen gauzen artean, 1977ko CIAko mapa hau aurki dezakegu, non “The Basque lands” definitzen diren.
Komentariorik gehitzea ez dela beharrezkoa uste dugu. Irudiak, mapak, dena dio, ez duzue uste?
Kongresuko Liburutegia – AEB –
Maps- The Basque lands
Title: The Basque lands.
Contributor Names: United States. Central Intelligence Agency.
Created / Published: [Washington : Central Intelligence Agency, 1977]
(Jarraitu)
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country