Gaurko eguna, Donostiko Zinemaldiak aurkeztutako The Basque Swastica dokumentalaren inguruan sortzen ari diren informazioetan pentsatzen eman dut. Eta bai, gaurkoan singularrean hitz egiten dut, egingo dudana, iritzi eta esperientzia pertsonala partekatzea bait da.
Nire aitite Luisek, gudaria, errepublikarra, nazionalista eta antifaszista izandakoak, historia honetatik unionista erradikalek ateratzen dituzten ondorioak irakurtzean izango zukeen erreakzioan pentsatzen egon naiz. Ondorio horiek, erdi egietan, iradokizun, gezur estaliak, omisio, deformazioetan oinarritutakoak dira. Hauetan, Bigarren Mundu Gerra garaian, euskal nazionalista eta nazi autoritateen artean itun sekretua izan zela ziurtatzen dute.
Nola erreakzionatuko zukeen berak, Arana Goiri Batailoiaren parte izan zela bolondres bezala. 35 urte baino gehiago eta alaba bi izanda, etxean geratu zitekeen, baina Askatasuna, Errepublika eta Euzkadiren alde eta Totalitarismoaren kontra borrokatzea erabaki zuen gobernu eta autoritate baten mandatupean: buru bezala Lehendakari Agirre zuen Eusko Jaurlaritza. Intxortetan borrokatu zuen; familiarekin erbestera joan behar izan zen; faszistek bere ondasun guztiak hartu izana jasan zuen, ezkontzako eraztunak, edo bere emazteak, amama Carmenek jositako izarak, ezkontzako-puskak barne. Berak, gartzelan urteak eman zituena, eta hare urte gehiago politikaren jazarpena, atxiloketak, jipoiak eta lan diskriminizazioa.
Zalantza gabe, bere erreakzioa mesprexua izango litzateke. Espainia eta Euskadi penintsularrarentzat 40 urteko zorigaitz eta miseria eragin zituen ideologi hura mesprexatu zuen bezala. Honek ez du esan nahi pertsonak mesprexatzen zituenik, baizik eta ideiak, humanismo kristauan hezitako pertsona bait zen. Hori zen faszistetik ezberdintzen ziona, etsaietan, pertsona bezala errepide alboetan edo basoetan, garondoan tiro eginda hobi komunean uztea merezi zuten balore gabeko izaki gizapekoak ikusten zituela. Gaur egun bezala, hitzekin, armekin ezin bat da, gizon on askoren memoria iraindu eta lintxatu nahi dutenen antzera, hauek muturreko duintasunarekin ideologia eta sentimentuak higatzeagatik.
Berak, bere begi gris sakonekin begiratuko zioketen, eta hauen baieztapenek duten balio gehiagorik eman gabe, hau da, inolakorik, aurrera jarraituko zukeen. Bai. Guzti horregatik erruduna da: euskalduna, demokrata, abertzale, gudaria, antifaszista eta PNV-koa izatea. Nazionalista-Separatista izateagatik.
Guztia eman zuten milaka eta milaka euskaldun bezala: bizitza, ondareak, etorkizuna, eta askatasuna. Guzti hau, besterik ez bada ere utzikeriagatik, Espainiako estolden sakonean oraindik ere bizirik dagoen diktadura armekin inposatu zuten traidore, zinausle, erdeinagarri, hiltzaile eta faszista zapaltzaileen lagun ez izateagatik.
Gaur, orain, espainiar erradikal diren komunikabideek, beraiek defendatzen duten Espainiako sakrosantu batasunean sinesten ez dutenak akabatu beharreko etsai bezala ikusten dituztenen titularrek adierazten dituzten gezur guztiak irakurri behar ditugun egunetan, garrantzitsuena geratzen zaigu. Bere memoria eta eredua.
Aititeren hiletan, Elizaren irteeran, nire gurasoen auzoko bat hurbildu zen atsekabetuta eta pixka bat eskandalizatuta nire amarengana. Triste eta seria begiratu zion eta zera esan zion, lotsagarria izan da apaiza, zure aita gartzelan egon zela publikoki esatea…Apaizak, aititeren lagunak, Askatasunarekin, Euskadirekin eta Langile Mailarekin zuen konpromesu eredugarria xehastaunez kontatu zuelako zioen. Nire amak, gutxitan ikusi diodan harrotasun begiradarekin zera esan zion: bai. Gartzelan egon zen eta harrotasunez gogoratzen dugun zerbait da.
Hori dela eta, gezur eta koldarkeri egun hauetan, hauek gogorarazteko sortea dugu. Bera eta Askatasunaren, Demokraziaren, edota Euskal Herriaren Kausaren babesle izatera bihurtzeko langile, nekazari, maisu, enpresari, abokatu, ingeniari, bulegari edo ikasle izateari utzi zuten hamar milaka euskaldun.
Agur eta ohore
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country