Argazkiak erakutsi dizkigutenean eta Chanelen bota-eredua zela esan digutenean, ezin genuen sinetsi. Ezinezkoa iruditzen zitzaigun, baina Frantziako markaren webgunean sartzean, egiaztatu ahal izan dugu egia dela. Bota horiek existitzen dira eta katalogoan daude. «Botak. Larru landua eta mouton krakelatua».
Udazken-negu bilduman daude, eta une honetan beren prezioa webgunean agertzen ez den arren, badakigu 1.650 euro zela. Gaur egun, oraindik ere ikus daitezke bilduma honen aurkezpenean agertu ziren «look» batzuk.
Bale, seguru ez dutela zerikusirik ( Edo bai?) gure abarka tradizionalekin. Baina ez digute ukatuko «antzekotasuna» dutela. Hori bai, glamour eta 2 cm-ko takoiarekin.
Chanelen boten irudiak eta iragarrita dauden orriarenak utziko dizuegu.
Chanel. Botak. Larru landua eta mouton krakelatua
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country