Itzultzailea: Leire Madariaga

Orain dela egun batzuk, aurretik ere aipatu izan dugun Oscar Álvarez-Gila, munduan dagoen euskal presentzian berezitutako UPV/EHUko ikerlari eta Historia doktoreak, gure gizarteak «euskal diaspora, benetako, eta diaspora osotu bat bezala kontsideratzeko» jarrai behar lukeen bideari buruzko erreflexio bat partekatzen zuen sare sozial batetan.

Gure herrialdearentzat hain garrantzitsua den gai bati eginiko erreflexio hau zabaldu behar genuela uste dugu. Batez ere, pasa den irailak 8an ospatutako Diaspora Egunetik, hurrengo astean ospatuko den Euskal Gizataldeen VII. Kongresu Mundiala bitarteko garai honetan.

Oscar Álvarez-Gilak, euskal gizarteak «diaspora antzeman eta berea eginez, herrialdean integratzeko» paperean duen garrantzia planteatzen du, «diaspora ezagutu arte, eta bertoko euskaldunek, diasporako euskaldunak Euskal Herriaren parte direla aitortu arte, ezin dugulako diasporaz zentzu osoan hitz egin».

Honetarako, diaspora handi bat duen gizartearen adibidea jartzen digu, suediarra. Kasu honetan, suediar diaspora suediar gizartearen parte dela jakina da. Adibide honetan, normalitate osoz, suediar kontsideratzen den AEBn jaiotako eta ama suediarra duen astronauta gazte bati buruzko artikulua partekatzen digu.

Abantaila duela ere aipatu beharra dago, honek suediar herritartasuna du eta. Oraingoz, euskaldunok egin ezin dugun zerbait, gure kasuan «euskal nazionaltasuna» izan ezin dugulako.

Euskal Diasporaren bideari buruz

Oscar Álvarez-Gila*

Askotan pentsatu izan dut euskal diasporari benetako eta diaspora oso bezala kontsideratua izateko zerbait falta zaiola. Honetarako, beharrezkoa da Euskal Herriak, diaspora, berea, propio bezala antzematea. Diaspora ezagutu arte, eta bertoko euskaldunek, diasporako euskaldunak Euskal Herriaren parte direla aitortu arte, ezin dugulako diasporaz zentzu osoan hitz egin.

Lehenarentzat (ezagutzarentzat), denbora bat daramagu pausuak ematen, pixkanaka baina bide onean. Ozeanoaren beste aldean garatzen doazen beste Euskal Herri horiek ikertu eta publikoari deskribatu eta ezagutzera emateko esfortsua egiterakoan, gure identitate diasporikoa indartzen ari gara. Kanpoko diasporak bizirik irauteko esfortsua egiten duten bakoitzean, gure identitate diasporikoa indartzen dute.

Baina kanpoko euskal komunitateen iraupenak ezta ezagutza, nahiz eta garrantzitsua izan, ezi dira nahikoa, euskal gizarteak, jatorrian, diasporarekiko hurbiltze-afektiboa egiten ez badu, ez bada diasporaz maitemintzen. Euskal Diasporaren Eguna gure agendetan apuntatzea, azken bi urteetan ospatzera deituak izan garen iniziatiba on hau, bide honetan doan pausu eraginkorra izan liteke. Baina oraindik, aurretik dugun bidea luzea dela aitortu behar dugu.

Nora heltzea gustatuko litzaidakeen? Ez ametsen herrialdera, baizik eta gurea bezalako gizarte diasporikoen adibideetara. Agian, SVT, suediar telebista kate publikoak argitaratu zuen berri interesgarri hau bezalako leku batera. Berri honetan, Jessica Meir izeneko amerikar astronauta espaziora irtengo den lehen suediarra izango dela adierazten du. Honela du izenburu, “Jessica Meir iespaziora irtengo den lehen suediarra”. Lehen suediar pertsona. Eta holaxe da, artikuluko testuan eta Jessicari egiten zaion elkarrizketan “svenskamerikarra” dela argitzen da, (diasporako suediarra nolabait), Estatu Batuetan jaioa, baina herrialde horretan dagoen suediar-amerikar komunitate handiaren parte. Hare gehiago, elkarrizketan, berorrek aitortzen du ez dakiela suediarrez ondo hitz egiten, hitz gutxi batzuk baino ez dakizki. Baina hala ere, Suediako komunikabide garrantzitsuenetako batentzat, jaioterria ezta jatorri diasporikoak ez dute esan nahi emakume hau, Estokolmo, Malmön edo Luleån jaio den pertsona bat bezain Suediarra kontsideratu ezin denik. Suediarra da. Diasporako suediarra, baina suediarra.

Honelako zerbait gertatuko al da gure artean noizbait?

Esperantza eta desira horrekin gaude.

 

SVT – 2019/7/20 – Suedia

Jessica Meir om att bli första svenskan i rymden: ”Det är lite svårt att tro”

Jessica Meir astronauta sueca nacida en USA
Jessica Meir AEBn jaiotako suediar astronauta

Den 25 september skjuts Jessica Meir, Nasa-astronauten med både svenskt och amerikanskt medborgarskap, upp till den internationella rymdstationen ISS. Det är första gången en svensk kvinna vistas i rymden.
SVT fick tag i henne under träningen i Star City utanför Moskva.

(Jarraitu)
Google Itzultzailea. SVT-ek ez du Google itzultzaile automatikoa onartzen. Testua ebaki eta itzultzailearen webgunean itsatsi beharra dago.

 

* Óscar Álvarez Gila Euskal Herriko Unibertsitatean Historia doktorea da, eta gaur egun, Amerikako Historia irakasle bezala lan egiten du. 2008-2009 kurtsoan, Oxford Unibertsitateko Ikasketa Europarren Zentruan Visiting Fellow izan zen. Bi urte beranduago, Nevada-Reno Unibertsitatean W. Douglass Distinguished Visiting Scholar. 2013-2014ean Elena Díaz-Verson Amos Eminent Scholar izan zen Amerikar-Latindar Ikasketetan, Columbus State University (Estatu Batuak). 2016-2017 kurtsoan zehar, azkenik, Estocolmoko Unibertsitatean ikerketa egonaldia egin du Magnus Mörner Memorial Professor bezala. Honen ikerketa batez ere XIX eta XX mendeen artean gertatutako nazioarteko migrazioetan zentratzen da, batez ere Euskal Herritik Frantziara, Argentinara, Uruguayra, Brasilera eta Kubara eginikoak. Lan honi esker, emigrazio eta erlijioaren, emigranteen komunitateen instituzionalizazioa eta baita kulturaren eta diasporako komunitateetako identitate sorreren arteko loturak ikertu ahal izan ditu. Gainera, migrazioari edota klima aldaketari eta oraintsu genetika eta historiaren arteko lotura bezalako gaiei buruzko proiektu eta diziplinarteko ikerketetan kolaboratu du ere.

Last Updated on Urt 3, 2021 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.