Itzultzailea: Leire Madariaga

Azaroak 5eko astelehen honetan, Onda Vasca irratiak egindako gonbidapena dela eta, gure blogean beste atal bat hasten dugu: agerpena estreinatzen dugu Atsalde Pasa izeneko programan.

Oraindik aurrera, eta hortik kanporatzen ez gaituzten bitartean, astelehenero, gure blogean biltzen joan garen historia eta berriei buruz hitz egingo dugu 20 minutuz, 17:40etan hasita. 8 urte bete berri ditugu eta 6.000 sarrera egitekotan gaude, non gertakizun eta historia asko bildu izan ditugun.

Oso pozik gaude Onda Vasca irratian gure historiak partekatzeaz eta horrela ikusi ahal izan dute Kike Alonso, Begoña Jimenez, Forkik eta irrati honetako entzuleek. Gaur zer aurkezpen eguna eta dagoeneko buru belarri sartuak gaude eta beste gauza batzuen artean John Adamsi buruz hitz egin izan dugu, beste gauza batzuen artean Independentzi Deklarazioaren ko-idazlea; AEBko “Aita sortzailea”; herrialde hartako bigarren presidentea; AEBko segidarren presidente izandako John Quincy Adamsen aita; eta Euskaldunekin eta Bilborekin erlazio interesgarria izan zuen pertsona.

Programa bakoitza eta gero programaren audioa partekatuko dugu, tratatutako gaiei buruz blogean ditugun erreferentziekin batera.

Programa zuzenean entzun nahi izatekotan, Onda Vasca irratiaren frekuentziak hauexek dira.

Frecuencias de Onda Vasca
Onda Vascaren frekuentziak

Hargailu batetatik urrun bazaude edo irratiaren estaldura gunean bizi ez bazara, bere weborrialdean entzun dezakezu.

2018/11/5 Programa

Tratatutako gaiei buruzko artikuluak

John Adams, edo Euskaldunen Herria bisitatu duten EEBBetako bi presidenteren gorabeherak

John Adamsi buruz hitz egiten duten artikulu gehiago: Hemen

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.