Itzultzailea: Leire Madariaga
Gure protagonista Ivan Mena Tinoco da eta Gijon Film Festival webgunean, berak eginiko “A través del espejo” film laburragatik saritua izan da. 1977an Bilbon jaio zen (nahiz eta guri Getxokoa zela adierazi ziguten).
Zine munduan eginiko ibilbidea bikaina izan da. Ingenieritza ikasketak utzi ondoren (hirugarren mailan) zinema ikasteko, bere kurrikuluma “loditu” baino ez da. Guk aurkitutako bere lehen lana “La pelota vasca. La piel contra la piedra” izan zen, efektu bereziekin. Ospe eta zabalkuntza handia izango zuen ibilbidea hasiz. Berak parte hartutako pelikulen zerrenda harrigarria da.
Atal teknikoan lan egin ondoren, zuzendaritza lanean hastera animatu da: “A través del espejo” (hasieran aipatutakoa), antzemate asko jaso izan dituena. Euskadi Irratiak eginiko elkarrizketa batean, pertsonai honi bere ibilbideari buruz eginiko elkarrizketa eta baita film labur bat entzun daitezke.
Bere lana iragarki mundura ere heldu da eta hori dela eta ari gara berataz hitz egiten. Super Bowl 2018ko ixten duen Budweiser garagardoaren iragarkia zuzentzearen arduraduna izango dela esan digute. Super Bowl 2018 (amerikar futbol ligaren finala) hurrengo otsailak 4ean ospatuko da, eta ohikoa denez, urteko kirol ekitaldi handiena izango da. Partidu honen inguruan dabiltzan zifrak harrigarriak dira, La Nación argentinar egunkariak kontatzen digun bezala.
Hori dela eta, ez da harritzekoa, iragarki guztiak momento gorenean irtetzeagatik “elkar jotzea”. Budweiser ekitaldi honetan beti egoten den enpresetariko bat da. Finalean agertuko den “Stand By You”iragarkiak zerbait izango du faltan: ez da Clydesdale zaldi bat ere agertuko, markaren irudi ezagunenak.
Hori dela eta, falta hau konpontzeko, beste izenburu bat eramango duen iragarki berria sortu da “Beer Country” eta tiro zaldi horiek protagonista izango dira.
Eta hementxe lortzen du protagonismoa Ivan Mena Tinocok. Minutu batean, zaldi horien bitartez herrialde hartako elementu ezagun eta nabarmengarrien irudiak Budweiser garagardoarekin lotuta adierazten dituen arduraduna.
Gure ustetan bikaintasunez eta profesionaltasunez eginiko lana da eta dirudienez, ez gara horrela pentsatzen duten bakarrak, Maximek argitaratzen duen Super Bowleko 10 spot hoberenen artean kokatu delako (bai, Super Bowleko iragarkien ranking bat existitzen da).
Iragarkiaren arrazoiari buruzko USA Todayren informazioa usten dizuegu eta baita Youtuben berri igotako iragarkia bera.
USA Today -30/1/2017 – USA
Sitting out Super Bowl, Clydesdales get special online commercial from Budweiser
The Clydesdales are not on Budweiser’s Super Bowl ad this year. But — no worries — you can see them online should you have a hankering for horses. The online commercial, titled “Beer Country,” will run on TV in the days after the Super Bowl. But Anheuser-Busch put it up on its social channels today because, well, some people really like the Clydesdales, whether or not they’re ever quaffed a beer.
(Jarraitzen du)
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country