Itzultzailea: Leire Madariaga
Rifeko lurrak, Riftarren lurra, gaur egungo Marruekosean kokatua, euskaldunontzat goraitzapen tristeak dakarkigun lurra da, “euskal kintoek” borrokatu beharreko lurretako bat izan zen eta, euskaldun penintsularrentzat Espainiako Erreinuak militar zerbitzua derrigorrezko bezala inposatu eta gero. Azken Gerrate Karlistarra eta gero gertatutakoa. Espainiar eta euskaldun Liberalen “oparia” izan zen, eta honegatik, Espainiar Erreinuak, bai Kuba eta baita Filipinen independentzia geratzeko asmoarekin gure milaka gazte hil ziren. Hori bai, euskaldun liberal edota aberatsek ez zituzten beraien semeak gerratera bialdu behar. Arau honetatik kanpo zeuden. Horretarako, Espainiagatik hiltzeko, pobreak edota euskal lurraldean liberal inposaketaren kontra agertu zirenak zeuden.
Euskal gazteek, inoiz ez zuten inposaketa hau ontzat hartu. Ez Errepublikar frantziarrarena, ezta Espainiako Erreinuarena. Hori dela eta uler daiteke euskal gizarteak XIX.mendean eta XX.mendearen garai batean izandako odol-migrazioa. Carlos Larrinaga historiatzailearen artikulu honetan ondo azaltzen den bezala.
Adierazi dugun bezala, derrigorrezko zerbitzu militarrak, XX.mendean Afrikako iparraldea okupatzera eraman zituen euskaldun asko. Riftarren lurrak barne. Okupazio honek, Afrikako gerrate bezala ezagutzen den gerratea eragin zuen eta hamar milaka pertsona hil ziren hartan.
Euskal gazte asko, hiltzera zihoazenak, ezin zuten imaginatu urte batzuk arinago Garaiko, Bizkaiko gazte batek hartu zuen bidea hartuko zutela. Euskaldun hau, Pedro Hilarion Sarrionandia Linaza zen eta 1892an Frantziskano misiolari bezala bidaiatu zuen Afrikako Iparraldera. Tetuaneko eleizara bidalia izan zen, beste euskaldun batek (Oriotarra) sortutako arabiar eskolaren ikerketa egitera: Jose Maria Lertxundi Aita. Arabistar ezagun bat.
Arabiar hizkuntza ikertuz gain, gure Garaiko euskaldunak, amazigh edo riftar hizkuntza ere ikertu zuen. Zaila izan zen, hizkuntza hau arabiar hizkuntzaren “itzalean” zegoen eta eta ez zituen texto asko, era bakarra hizkuntza hau erabiltzen zutenekin hitz egitea zen. Hilarionek hartu beharreko erabakia, berebereetatik zuzenki ikastea izan zen.
Amazigh hizkuntzaren ezagutza maila altua lortu zuen eta gramatika bezala deskribatzera heldu zen. Hizkunza honen lehen gramatika eta 1905ean argitaratua izan zen. Era berean, gaztelaniatik amazigherako hiztegia ere idatzi zuen.
Zoritxarrez gure protagonista gazte hil zen, 48 urterekin. Bere lanetako asko amaituta utziz, baina asko argitaratu gabe, nabarmengarriena bere hiztegia. Esteban Ibañezek, bere lana bereganatu zuen eta euskal frantziskanoaren lanaren meritua eraman zuen.
Apropiazio hau izkutatu nahian, Hilarion Sarrionandiaren idazki asko erretzea ere erabaki zuen, hizkuntza riftarraa eta euskara erlazionatzera heltzen ziren apunteak.
Hizkuntza rifeñoaren lehen gramatika, Latifa Babas kazetariak kontatzen digu, Yabiladi morokotar berrien webguneak ingelesez argitaratutako artikulu batean (beste baten batetan ere aipatu izan dugu berrien webgune hau).
Historia osoena, plagioa eta lanaren lapurketa biltzen dituena, Jon Irazabal Agirrek, Deia egunkarian “Euskaldunon Historiak” atalean argitaratutako artikulu batean ezagutu izan dugu, eta baita Goio Bañalesek Somorrostro webgunean argitaratutako artikulu batengatik.
Yabiladi – 17/11/2017 – Marruecos
History : The first grammar book for Riffian Tamazight was written by a Spanish missionary
By the end of the 19th century, Spanish religious men in Morocco started to show interest in learning the Amazigh language, especially in the Rif region. The best example in this case is Pedro Hilarion Sarrionandia, a Franciscan priest who traveled to Morocco in an African mission. During his twenty-year stay in the Kingdom, he wrote a grammatical book for the Riffian language and a Spanish-Riffian dictionary.
(Jarraitzen du) (Itulpen automatikoa)
Deia – 17/8/2013 – Euskadi
Historia de los vascos: Pedro Hilarión Sarrionandia: el bereber de Garai
PEDRO Hilarión Sarrionandia Linaza nació el 22 de octubre de 1865 en el caserío Barrenkuatze de Garai. Era el hijo mayor de Juan Martín Sarrionandia, natural de Garai, y de Venancia Linaza Ereño, natural de Lemoa. Tras él vendrían cinco hermanos más: Rufina, Damiana, José Martín, María Matea y Francisco.
(Jarraitzen du) (Itulpen automatikoa)
Somorrostro – 20/12/2008 – Euskadi
PEDRO HILARIÓN DE SARRIONAINDIA, HITZKUNTZALARIA
En la Biblioteca Foral de Bizkaia se halla un curiosísimo libro, que fue escrito por el misionero bizkaitarra fray Pedro Hilarión de Sarrionaindia, uno de los arabistas europeos más notables. Su título es “Noticia sobre la lengua que se habla en el Rif, lengua aborigen de todo el Norte de Africa“.
(Jarraitzen du) (Itulpen automatikoa)
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country