Itzultzailea: Leire Madariaga
Stewart Reddin Stoneybatter & Smithfield People´s History Project-en kide irlandarra da, eta Dublinen Gernikako Bonbardaketaren urteurrena gogoratu duen Gernika 80 Batzordearen parte izan da. Euskaldunen momento baltz hau zabaltzearen konpromesuagatik agertu zen gure blogean. Batzorde hau izan zen The Irish Timesen, faszismoaren aurka gudariak batu zituen irlandar Errepublikanoaren, Jack Prendergasten historia.
Stewart Reddin gure lurraldeari buruzko historiaz interesatzen den pertsona bat da, berak argitaratutako bi lanek adierazten duten bezala: Massacre in Gasteiz: The Basque Country´s Bloody Sunday and Gernika 80 Then & Now – 80 Years of Basque-Irish anti-fascist struggles.
Gure nazioaren historia hurbilena ikertu eta zabaltzeko konpromesua mantenduz, azaroaren hasieran Medium izeneko plataforma batetan, 1975 urte ikaragarria azaltzen duen artikulu luzea. Franko diktadorearen bizitzaren azken urtea. Diktadoreak eta bere eeregimen ilegal, hiltzaile eta ustelak, euskaldunei gure lurraldearen historia kontemporaneoko urte ikaragarria “oparitu” zien. Biolentzia, zorigaitzak eta errepresioak gure bizitzen protagonista izan ziren.
“Bere taldekoak” ez zirenentzat momento hortararte izandakoaren jarraipen naturala. Bere matxinatu militarrak; Gerratearen garaian gertatutako hilketa basatiak (frenterik egon ez zen lekueta ere); hau amaitu eta geroko errepresio basatia; eta bere heriotza eta gero ere luzatu zen erregimen ikaragarria; frankismoaren bizkarrezurraren aspektu ezberdinak baino ez dira: gizagabetasuna, biolentzia eta ilegitimitate osoa.
Urte ikaragarri hartan, gertaerak gero eta zorigaiztokoagoak ziren, irailean une gorenara heldu arte. Diktadoreak eta bere lagunek sortutako Erregimenak eginiko azken fusilatzeak gertatu ziren hilabete horretako 27an. ETA politiko-militarreko kideak hil zituzten egun hartan, Juan Paredes Manot (Txiki) eta Angel Otaegui, eta Frente Revolucionario Antifascista y Patriota (FRAP) eko kideak – Jose Humberto Baena, Jose Luis Sanchez Bravo eta Ramon Garcia Sanz. Diktadorearen heriotza baino bi hilabete lehenago fusilatu zituzten, hilketa hauek eta egun gutxitara bere azken agerraldi publikoa egingo zuenak. Krimen horien eragin zuzenaren erreakzio internacional bezala, diktadorea Oriente Jauregiko balkoira irten zen bere jarraitzaileen hitzak jasotzeko eta era berean, “bere Espainiaren” zorigaitzak “masoi-ezkerren konplota” dela adierazteko.
Zoritxarrez, errepresioa, opresioa eta biolentzia ez ziren diktadorearen heriotzarekin amaitu. Ezta bere Erregimena.
Stewart Reddin urte ikaragarri haren kronika egiten digu. Euskal gizartea, eta espainiarra, askatasunaren bidean jarrai ez dezan diktadurak bere eskuetan zituen arma guztiak (baita ilegalak zirenak) erabili zituen.
2017ko azaro honetan, Kataluniako gertaerak ikusten ari garenean, Espainiar Estatuak (lehen Francoren Erregimena eta gaur egun Espainiako Erreinua) nazio bateko biztanleek eskatzen dutenaren aurrean belarriak ixten ditu.
“Estatuaren Arrazoia”, edo “Espainiako bateratze disolbaezina” kontzeptuen inposizioekin, demokraziaren oinarrizko puntuak, biztanle eta herrien borondateariko errespetua, eta giza eskubideek, garrantzia galtzen dute.
Ezin da elkarrizketa, negoziazioa eta hitzarmen adostasuna eskatu erregimen diktatorial eta ez demokratiko bati. Frankismoko eta bere jarraitzaileen estrukturatik ezer itxaron ezin zela ikasi genuen (odol, sufrimentu eta negar askorekin). Hurrengo hilabeteetan Espainiako Erreinutik itxaron dezakeguna ikasiko dugu, 78ko Erregimenekoa eta bere jarraitzaileetatik.
Medium – 1/11/2017 – USA
Internment, Torture, Executions: The Basque Country in the dying days of the Franco dictatorship
The forty year reign of Spanish dictator General Francisco Franco came to an end with his death in November 1975. In his final year Franco oversaw a brutally enforced state of emergency in two provinces of the Basque Country during which thousands were detained without trial and systematically tortured, the Basque public was terrorised by the official armed forces of the state and its proxy gangs, and the media was heavily censored.
(Jarraitzen du)
Google-eko itzultzailea. Mediumek ez du Google-eko itzultzaile sistema automatikoa onartzen, Textua ebaki eta itzultzailearen orrialdean itsatsi behar da.
—————————–
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country