Itzultzailea: Leire Madariaga

Jadanik hiru egun daramatzagu denbora pentsatzen daramagun proiektua egiten. Euskal lurraldearen alde iparralde eta ekialdenean dagoen lurraldea bisitatzea: Xiberua.

Orain dela denboratxo bat gure blogean idazten genuen: “Euskaldunak euskaldun sentitzen diren lekuren bat badagoen munduan, hori Xiberua da. Iparraldean kokatuta dagoen euskal lurralde hori, euskal zazpi probientzien artean txikiena eta hiritar gutxien dituen lurraldea da. 760km2-ko zabalera du eta 15.000 hiritar gutxi hora behera, baina askorentzat, Euskal lurraldearen bihotza da.”

Guzti hau egun hauetan sentitu ahal izan dugun zerbait da. Baina bidai honi esker, jadanik bagenituen ideia batzuk finkatzeko baliagarria izan zaigu:

Zalgize-Donezteberen ikuspegia (Sauguis- Saint- Étienne)
Zalgize-Donezteberen ikuspegia (Sauguis- Saint- Étienne)

 

Erlazio sakonek lotzen gaituzten zazpi lurraldez osotutako nazioa gara, haien artean ezberdinak. Bilboko ibaiaren ezkerraldean dagoen gure jatorritik eta Xiberuaren bihotzean dagoen Zalgize-Doneztebe (Sauguis-Saint-Étienne) artean, 5 arkitektura popular mota ikusi ditugu; 4 euskara mota entzun ditugu; baina bereziki, bere administrazio pean dauden euskaldunengan eragin sakona duten bi hizkuntza, kultura eta borondate politikoak dituen bi estatutan egon gara.

Laburbilduz, pertsonalitate handiz sortutako lurraldez sorturiko nazioa garela sentitu dugu. Gai hauetan jakituna den gure lagun on batek esaten duen bezala; ez gara “Euskal Herria”, “Euskaldunen Herriak” baizik.

Gure nazioaren sortze bidea, Konfederazio Suitzarraren ereduaren antzerakotik pasatzen delaren ideia indartzen digu. XIX.mendean nacionalismo euskaldunak planteatutako jatorrizko ideia, gure nazioa “neba-arreba, berdinak eta libreak diren lurraldeen konfederazioz” sortua izan behar dela, onargarriagoa da gaur inoiz baino.

Iparraldeko eta Hegoaldeko euskaldunak gutxi eta txarto ezagutzen garela sentitu dugu. Askotan neba-arreba baino atzerritar bezala ikusten garela. Sektore edo atal honetan lan asko egin behar da. Eta ez da erraza izango.

Garrantzitsuenean sartzen, Iparraldea unkigarria da penintsulako euskaldunentzat. Bertako jendea bikaina da; gastronomía ere ederra; paisai liluragarriak; Iroulegyko ardoa bikaina; sagardoa lehen mailakoa;…Laburbilduz, ez du huts egiten.

Gainera, Barkuseko Maskarada Suletina ikusteko aukera izan dugu.

Maskarada Suletina Barkusen
Maskarada Suletina Barkusen

Zuekin partekatuko ditugun hainbat argazkirekin gatoz. Baina, bereziki, ideia argi batekin: Pirinioetako gure neba-arrebak hobeto ezagutu behar ditugu.

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.