Itzultzailea: Leire Madariaga
Egunotan, nazioarteko medio eta blog ezberdinetan bilbotar musoaren bisitariek “Guggenheimean garbiketako orga bat artelan bezala miresten zutela” baieztatzen zuten informazioak aurkitu izan ditugu. “Informazio” batek bai formagatik eta edukiagatik “koarentenan” jarri beharko litzateke edozein mediorengatik.
Askotan guk geuk bizi izan dugu museo batetako artelan edo erakustaldi baten aurrean ezjakintasuna edota harridura. Baina nahiz eta horrelako egoera bizi izan, garbiketako orga bat artelan batekin nahastua izatea gehiegizkoa iruditzen zitzaigun. Era berean, garbiketa-zerbitzuko langileak, bisitariak bertan dauden orduetan, garbitzen ibiltzeak ere harritzen gintuen, eta gutxiago ahaztua bertan utzita izateak.
Beraz “historia” honetan egitazko zerbait bazegoen ikertzea erabaki izan dugu, eta baita informazio honen jatorria.
Lehendabizi, argazkiak muntai oso txarra iruditzen zaigu. Baina ikuspuntu pertsonala izatea izan zitekeen, hala ere orgaren tamainu, definizioa eta itzalak, eta inguruko pertsonena ez zetorren bat. Zalantza hau jarraian argitu zitzaigun, Google-en “Garbiketako orga” bilatzean.
“Informazioan” erabilitako irudia usten dizuegu eta baita Google-en bilaketa sinple bat eginik orga horietako baten irudia.
Puntu horretan informazioaren jatorria ikertzea erabaki dugu eta La Voz del Becario izeneko umore webgunean aurkitu dugu, zeinetan “Alberto Chicote, Mercadonan kroketa izoztuak erosten ikusia” bezalako izenburu serioak ikusi ahal ditugu, edota “epaile batek GH VIP ixtea agindu du, partaideak barruan utziz”.
Honarte dena normala. Baina normala ez dena da, umorez eginiko informazio bat, umore webgunean argitaratua, “serioak” diren medioetan agertzea edota “kriterio”dun pertsonek beraien blogean egiazko berri bezala adieraztea.
Medio batenbat, Argentinako Diario Uno bezala, egoeraren irrigarriataz konturatu dira eta informazioa eliminatu dute, nahiz eta beste medio batzuek egunkari argentinar hau “jatorri original” bezala adierazi.
Informazioen inflazioaren eta medioen kalitatearen murriztearen beste adibide bat, zeinek honetako egoera barregarriak eragin ditzaketen. Ez da hain zaila era honetako berri baten egiatasuna ikertzea. Minutu batzuk baino ez dira. Baina minutu horiek, medio batek bere irakurleengan izan behar duten errespetua baino gehiago dira.
Ez da berri faltsuak, “medio serio”engatik bilduak diren “informazioak” aurkitzen dugun lehen aldia. Guk 2012an beste adibide bat bildu genuen: Budapest-era eta ez Bucarest-era bidaiatu zuten Athletic-eko jarraitzaileen gezurra.
El Día de Uruguay – 14/2/2016 – Uruguay
Admiraban un carrito de limpieza creyendo que era una obra de arte
Una confusión sucedida el pasado domingo en el Museo Guggenheim de Bilbao ha causado que varios visitantes admiraran un carrito de la limpieza durante cuatro horas como si fuera una obra de arte.
(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)
La prensa Libre – 14/2/2016 – Costa Rica
Confundieron carrito de limpieza con obra de arte… por cuatro horas
Un hecho bastante curioso sucedió este domingo dentro de un museo ubicado en la ciudad española de Bilbao, donde varios amantes del arte confundieron un simple carrito de limpieza con una moderna obra de arte, equivocación que duró 4 horas en despejarse.
(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)
Mercado – 14/2/2016 – Argentina
Carro de limpieza confundido con obra de arte
Ocurrió una confusión el pasado domingo en el Museo Guggenheim de Bilbao cuando un grupo de personas rodeó el carro de la limpieza abandonado accidentalmente en una de las salas por una de las empleadas de mantenimiento. La gente observó el carro durante cuatro horas como si fuera una obra de arte más.
(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country