Itzultzailea: Leire Madariaga
Terni in Rete we orrialdearen informazioa, bere izenak ondo adierazten duen bezala Italiako Umbria eskualdean zentratuta dago. Adriano Lorenzonik sinatutako informazioa aurkitu dugu honetan, non Umbria eskualdeko presidentak, hiri honen etorkizuneko planak eta Bilbon jada egindakoak konparatzen dituen.
Catiuscia Marini Partidu Demokratikoaren, PD-ren kide da, eta bere eskualdeko industria sektoreetako bati buruzko hitzaldian, Bilboko Eraldaketari, Bilboko estruktura ekonomikoari edo sozialari edota Euskal Herriari buruz ezer ez dakiela erakutsi du. Ezer ez dakiela diogu, positiboak izan nahi dugulako eta esandakoa ezjakintasunaren eraginez eta ez gaitz ustearekin izatea espero dugulako.
Belarri batetik besterako irribarre batekin zera esatea “A Bilbao ci andiamo a vedere if Museo” (“Bilbora Museoa ikustera goaz”) bere jakintzaren irudi pobrea adierazten du. Gutxienez, Bilbori buruz zertxobait dakienarentzat. Ezin dugu ulertu nola ez den konturatzen Bilboko Hiriaren Eraldaketak 30 urte baino gehiago iraun duen prozesua dela, nazioarte mailaren arkitektoniko eta hirigintza atalen interesen erdigunean jarri duena.
Blog honetan hainbat aldiz adierazi dugun bezala, Bilboko Eraldaketa Bilboko Guggenheim Museoaren eraikuntzatik at doa. Museoa bera, honen ondorio bat da eta ez prozesuaren kausa.
Euskaldunen Herrian inork ez du ekonomiari uko egin, “dolce vita”-ra norbera entregatzeko eta Museoaren arrakastatik bizitzeko. Bilbo Europa mailan empresarial, finantza eta merkataritzaren erreferente dugu. Prozesu honek euskal herrialdearen mix ekonomikoa aldatzera eraman du. Estruktura ekonomikoak, infraestruktura sozialak eta garraioarenak modernizatu dira. Eta gainera nazioartearen atentzioa erakartzen duen hiria izatea lortu izan du.
Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea eta baiona komunikabideetan aipatzen diren hiriak dira eta era berean nazioarteko adituen arreta erakartzen dutenak. Guzti hau industriaren potentzia mantentzeko eta estruktura soziala mantentzeko helburuarekin.
Euskal Herriak industriaren PIB-a europako mediaren gainetik mantentzen du, nahiz eta pasa den hamarkadako ´70.urtea eta gero jasan izan ditugun krisiak, bereziki industrian. Hori dela eta gaia ondo ulertzeko, agian interesgarria izango litzateke euroerreinu bakoitza kontextu europarrean jartzea:
Giza garapenaren indizea Europan
Erreinuaren berrikuntzaren indikadoreen koadroa (RIS)
Europan euroerreinuaren PIB
Marini Andereari ematen diogun aholkua informatzea da. Egia da, autonomi eta hiri bakoitzak bere bidea aurkitu behar duela, baina gomendagarria litzateke, bide hau hasten dutenek, etorkizun hobeagoa erakitzen 30 urte baino behiago daramatenei errespetua erakustea.
Izan liteke eredua gustoko ez izatea, edo hau zein den jakiteko denborarik ez interesik izatea. Bakoitzak bere bide aukeratzeko eskubidea du, nahiz eta honek beste batzuek arrakasta eta akatsetatik ikasteko gai izatea adierazi.
Hala ere, Marini Andereak zuhurtasuna izan behar dela jakin beharko luke, gutxienez, hitz egin behar ez duenak ez hitz egiteko. Jarreraren akatsari errespontsabilitatearena gehitzen zaiona, zerbitzari publiko moduan, honen herriari kalitatezko eta egizko informazioa eskeintzearena.
Pozarren eskeintzen gara gu-geu euskal instituzioekin kontaktuan jartzen laguntzen, hauek Bilbon eta Euskal Herrian egin dena eta egiten ari denari buruzko informazioa eman diezaiokete. Agian zerbait ikasteko aukera emango lioke honek edo gutxienez gai honi hitz egiterakoan, esaten duena ezagutuko luke.
Baliteke guztia ezagutu ostean, Terniren aldaketak Bilbon emandakoaren antza izatea nahi izatea.
Terni in rete -21/5/2016 – Italia
CATIUSCIA MARINI: TERNI NON SARA’ COME BILBAO (VIDEOINTERVISTA)
“A Bilbao ci andiamo a vedere il museo”. La citazione della Presidente della regione , Catiuscia Marini, è per il Guggenheim, sorto nella città basca, alla fine degli anni 90, al culmine di una crisi devastante che aveva investito quella che era una delle città industriali più importanti di Spagna, su un terreno di una vecchia industria. Una riconversione, dunque, a 360 gradi. Che altre città hanno cercato di imitare con alterne fortune. “Non è il modello cui ambiamo – ha precisato la Marini – a Terni vogliamo continuare a produrre acciaio”.
(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country