Itzultzailea: Ianire Renobales

Beti gomendatu ohi dugun webgune bati esker izan dugu deialdi honen berri: Euskalkultura. Eusko Jaurlaritzak, Kanpo Ekintzaren Idazkaritza Nagusiaren bidez, lau espezializazio beka eskainiko ditu Gizataldeen eta nazioarteko Euskal Etxeen arloan aritzeko.

Bekaldiek 12 hilabeteko iraupena izango dute eta bekadunak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ondorengo bulegoetan arituko dira lanean:

  • Bi Vitoria-Gasteizko Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian.
  • Bat Argentina-Mercosureko Euskadiko Ordezkaritzan.
  • Bat Euskadik Ameriketako Estatu Batuetan duen beste Ordezkaritza batean.

Vitoria-Gasteizen aritzeko beka bakoitzak 16.000 euroko dotazioa edukiko du. Bestalde, Argentina-Mercosureko eta Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkaritzetan aritzeko bekak 24.000 eurokoak izango dira.

Eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da deialdia argitaratzen den egunetik (2016ko martxoaren 31ª, alegia).

Informazio osagarria eskuratzeko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria kontsultatu.

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.