Itzultzailea: Eneco Bihurlary

 

Informazio hau jaso dugu,duen balio historiko berebizikoagatik. Nahiz eta nazioarteko hedabide batean argitaratua ez izan (oraindik)

Gernikazarra Historia Taldeak bi argazki argitaratu ditu bere Facebook orrialdean, orain arte argitaragabeak, indar errebelde frankisten behatze-hegazkin batetik hartuta, eta hor ikus daiteke zein suntsitze egoeran geratu zen Gernika apirilaren 26ko bonbardaketaren ostean.

Argazkiak, batez ere bigarrena,  plano zenital batetik hartua, dokumentu beldurgarria da, bonbardaketaren basakeria eta haren benetako intentzioa erakusten duena. Era berean, dokumentu eztabaidaezina da bonbardaketak eragindako Eusko Jaurlaritzaren informazio ofizialen egiazkotasuna ebazteko, eta aldi berean erakusten dute baliogabeak direla historialari batzuek sostengatutako teoria errebisionistak, kalte horiek ahalik eta txikien egin nahi dituztenenak.

 

Bonbardatutako Gernikaren argazki argitaragabeak, 1937ko apirilaren 28koak Francisco Iglesias Brage koronel errebeldearen fondo dokumentalean agertu da, Galiziako Erret Artxiboan.
Bonbardatutako Gernikaren argazki argitaragabeak, 1937ko apirilaren 28koak Francisco Iglesias Brage koronel errebeldearen fondo dokumentalean agertu da, Galiziako Erret Artxiboan.

Argazki horrek indartu egiten du orain urte batzuk blog honetako sarreran esaten genuena, hor salatzen genituen  bonbardaketa egunaren biharamunetik gaur arte   esan diren gezur guztiak, tragedia honetaz, xede izanik hura egin zuten hiltzaileak errugabetzea, edo Euskaldunen uri sakratuan aurkitzen ziren herritarren artean egin zuen kaltea minimizatzea.

Argazkia begiratzea aski, Gernika apirilaren 26an zer izango zen konturatzeko. Aski da baita ere argazkia begiratzea, ulertzeko Errekaldeko Zubia bonbardatzea zela helburua dioen orok (aurrietatik ateratzen den errepidea ateratzeko goiko erdiko parteko egitura txikia) gezurra dioela.

 

Bonbardatutako Gernikaren argazki argitaragabeak, 1937ko apirilaren 28koak Francisco Iglesias Brage koronel errebeldearen fondo dokumentalean agertu da, Galiziako Erret Artxiboan.
Bonbardatutako Gernikaren argazki argitaragabeak, 1937ko apirilaren 28koak Francisco Iglesias Brage koronel errebeldearen fondo dokumentalean agertu da, Galiziako Erret Artxiboan.

Uria suntsitzea zen helburua, bonbardatze masibo kontrolatuan. Populazio zibilei ahalik eta kalterik handiena eginez, baina altxatuen intereserako elementu gakoak kaltetu gabe: Arma fabrikak eta tren-geltokia (hori guztia fotoaren eskuin aldean, kaltetu gabe ageri da).

Onartu behar da proba benetan arrakastatsua gertatu zela. Ia 2.000 lagun hilda, baina armamentu fabrikak ukigabe, eta baita trenbidea ere. Alemaniar eta italiar abiazioaren arrakasta handia, euskal Lurrean probatu baitzuten gero Europa guztian egingo zutena.

Foto horiek airetik kontatzen dute urteetan jasotzen joan garena.  Steer eta Monks –ek beren kroniketan munduari kontatu ziotena. Kazetari horiek kontatu zutena, Eusko Jaurlaritzak, itsasgizon britainiarrek (beharbada fotoen aurreko egunean), eta tragedian bizirik atera zirenek.

Argazkiak hegazkin errebelde batetik hartuak izan ziren, militar errebelde batzuek gidatua, eta egin ziren xede honekin, altxatuen estatu nagusiak jaso zezan bonbardatzearen emaitza eta egiztatu zezan bere suntsitze efikazia. Argazki hauek agertu dira Galiziako Erreinuko Artxiboan, Francisco Iglesias Brage koronel altxatuaren fondo dokumentalaren barruan. Ondasun publikoak bereganatu zituzten, zaindu behar zituztenek, eta oraingoan ere, horrela kontserbatu da Historiaren parte bat, bestela suntsitua izango zena, zalantzarik gabe.

Politikari, historialari eta kazetari batzuk maxima honen jarraitzaile leialak baitira, “ez utz errealitateak titular on bat izorra dezan” ( edo gertatutakoaren beren bertsioa).

 

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.