Itzultzailea: Eneco Bihurlary

 

Denbora da iragarriz gabiltzala zerbait garrantzizko gertatuko dela gure webgunean. Eta gertatu da. Badaukagu gure webgunearen  ingeles bertsio aparta (BETA fasean).

IUSTRANS, itzulpen eta interpretazio enpresa da proiektu honen motorra, eta guk esperantza dugu ahalegin berebiziko honek lor dezan askoz jende gehiagok jarraitu ahal izatea hemen egiten dugun lanari.

Gure webgunearen bertsio berri honen iragarpena baliatu nahi dugu, IUSTRANS-i eskerrak emateko, proiektu honetan konfiantza izateagatik. Haiei esker amets zirudiena gauzatzen hasia da.

About Basque Country (EN)“-ren lehen urrats hauetan, hiru gauza eskatu nahi dizkiegu gure irakurleei:

  • Ulerkorrak izatea doikuntza aldian. Espero dugu egun gutxi barru “eguneratuta” egongo garela itzulitako informazioetan, eta gaztelaniako argitalpenaren eta ingelesekoaren arteko denbora aldea ahalik eta txikiena izan dadila.
  • Hobetzeko laguntza. Itzuli gabeko tarteak ikusten badituzue, edo akatsak, abisatu zalantzarik gabe. Zenbat eta begi gehiagok begiratu, errazago gauzak ongi egotea.
  • Ingeles bertsio honi ahalik eta zabalkunderik handiena ematea. Zabaldu egin behar dugu badela ingeles bertsioa. Guk ahal dugun guztia egingo dugu, baina zuen laguntza behar dugu.

Beti esaten dugu, eta oraingoa ez da desberdina izango: gure irakurleen sostengu, laguntza eta leialtasunari esker hazten gara. Badakigu oraingoan ez dela desberdin izango.

Zuei eta IUSTRANS-i, Eskerrik asko!

 

About Basque Country ingelesez

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.