Itzultzailea: Eneco Bihurlary

 

The New York Times-ek berriz eman digu poza. Christian L Wright –ek argitaratu berri du egunkari horretako “”36 hours in…” seriean, artikulu bikain bat Bilbori buruz.

Zaila da guretzat iparramerikar egunkari horrek eragiten digun gogo bizia ezkutatzea. Hori ulergarria da, berrikusiz gero zenbat erreferentzia jaso ditugun egunkari horrenak gure bizialdian zehar.

Egunkari hori aipatua da ia 120 aldiz gure webgunean. Gai aukera zabala hartzen du, politikatik hasi eta turismora bitarte, eta hor ekonomia, kultura, tradizioak eta gastronomia, besteak beste. Aukera hori zabala da baita ere datetan. Jaso dugun gaurkotuena gaur mintzagai duguna da. Baina 1901ekoa da zaharrena, eta lehenagokorik ez egotea, bere datu base bikainena murgiltzeko astirik izan ez dugulako da.

Aurreko batean “36 hours in…” serieko artikulu bat jaso genuen Donostiari eskainia. Serie hori lehenengo aldiz hurreratu zen Euskaldunen Herrialdera, 2008an, Miarritzeri eskainitako artikuluan. Ez dugu euskal gaiei buruz beste ezer aurkitu serie honetan egunkarian, baina bai bere liburuan, 36 Hours. 125 Weekends In Europe izenekoan agertzen baita kapitulu bat Iruñeari eta Bilbori eskainia.

Teknologia asko aldatu denez, oraingoan aurkezpen bideo bat dakar hiriarena, Bilbori buruzko artikulu hau kontsultatzea erabakitzen dutenentzat. Ez dezatela zalantzarik izan, jende askok ikusiko du. Ez bakarrik New York Times egunkari-erreferentea delako, baita artikulu hau beste hedabide batzuetan klonatuko delako ere mundu guztian zehar.

Kointzidentzia interesgarria. Artikuluak jasotzen duen Bilboko Albia Lorategiko argazkian, oso ongi ikusten da Sabino de Arana Goiri-ren eskultura, telegrama egin zuena Theodore Roosevelt zoriontzeko AEBko presidente izendatu zutelako, hori baita 1901ean The New York Times-en agertutako albistearen arrazoia, lehen aipatu duguna. Kointzidentzia interesgarria.Ez gara gehiago luzatuko. Hemen duzue artikulua eta bideoa. Goza dezazuela.

 

 

The New York Times – 20/5/2015 – USA

36 Hours in Bilbao, Spain

Bilbao, in the heart of the Basque Country in northern Spain, was put on the American radar in 1997 by the opening of the Guggenheim, the scaly titanium-clad museum that made its architect, Frank Gehry, a household name. The city, with a population of about 350,000, is an urban success story, still being written, with improved transportation, green spaces, plans to renew forgotten neighborhoods, and sleek towers shooting up beside grand old icons, themselves glowing from recent spit and polish. Bilbao has become a design town marked by its Fosteritos, the metro stops designed by the English architect Norman Foster that look like giant shrimp. It’s also a serious food town with Michelin stars and Thermomix billboards to prove it.

(Sigue) (Traducción automática)

———————–

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.