Daily Mail-eko artikulu batek,  Ellie Zolfagharifard-ek sinatua, berri interesgarri bat jakinarazten digu, bete-betean sartzen baita gure webguneko atalean, zeina izendatzen ahal baita  “euskaldunen arrastoa munduan genetikaren bitartez“.

Oxfordeko Unibertsitateak ikerketa sakon harrigarri bat zuzendu du, non zientzialariek alderatu egin dituzten gaurko afrikarren eta europarren geneak, 64 herritako 4000 ADN lagin erabiliz, Amerika guztiko gaurko biztanleen osaketa genetikoan duten eragina eta “pisua” ezagutzeko. Lan zientifiko neketsu horretan parte hartu dute halaber University College London-ek eta Erromako Universita del Sacro Cuore-k. Ikerketa gaur bertan argitaratu da Nature aldizkarian.

Horrela, Ipar eta Hego Amerikako jatorri genetiko anitza xehetasun handiz kartografiatu da, orain arte sekula ez bezala, eta lagundu du migrazio mugimendu ezagunak berresten (borondatezkoak edo behartuak) eta historia liburuek jaso ez duten amerikar populazioaren egituraren sorreran gako izan diren gertaerak ezagutzen.

Deigarria da ikustea, nola ikerketa hau agertzen den Daily Maileko artikulu honetan, adituek zenbait aldiz nabarmendu duten, euskaldunen adierazle genetikoak agertu direla Iberoamerika guztian zehar barreiaturik. Artikuluan honela esaten da:

The Basques, a distinct ethnic group spread across current-day Spain and France, provided a small but distinct genetic contribution to current-day Continental South American populations, including the Maya in Mexico.
(Euskaldunek, gaur Espainia eta Frantzia artean banatutako talde etniko desberdin bat baitira, beti egiten die ekarpen genetiko txiki bat, ezagutzeko modukoa, gaurko Hego Amerikako herritarrei, Mexikoko Mayak barne.)

Ikertzaileek diote ekarpen genetiko horren ebidentzia froga bat dela, gaur arte ezezaguna zen euskal migrazio batena. Cristian Capelli da Oxford-eko unibertsitateko ikerlarietako bat eta horrekin hitz egin du artikuluaren egileak:

We found a clear genetic contribution from the Basques in modern-day Maya in Mexico” “This suggests that the Basque also took part in the colonisation of the Americas, coming over either with the Spanish conquistadores or in later waves of migration.

“Euskaldunen ekarpen genetiko garbia atzematen da gaurko Maya herritarrengan, Mexikon”,  “Horrek iradokitzen du euskaldunek ere parte hartu zutela Ameriken kolonizazioan, bai konkistatzaile espainiarrekin bai ondorengo emigratzaile oldeekin”.

Harritu samar utzi gaitu baieztapen horrek. Euskaldunek Amerika osoko  konkistan eta kolonizazioan parte hartu zuten, hasieratik. Bai penintsulako euskaldunek, bai alde kontinentaleko euskaldunek. Konkistan, batzuek (lehenak) Gaztelako Koroaren zerbitzura, eta besteek Frantziako Koroaren zerbitzura. Ondoren, kolonizazio mendeetan zehar, euskaldunak etengabe iritsi ziren Amerikara.

Presentzia horrek iraun egin zuen, herrialde amerikarren independentzia etorri arren, izan ere euskaldunak etengabe iritsi ziren kontinente honetara XIX. eta XX. mendeetan. Goraldi nabariak izan ziren, esaterako Iparraldeko euskaldunen migrazioak, ihesi baitzihoazen Euskal Herri kontinentalean Iraultza frantsesak ekarri zituen ondorio negargarrietatik, edo hegoaldekoenak, foruak kendu eta gero, edo Franco diktadorearen erregimen odolzalea ezarri ostean.

Kasu batzuetan euskal presentzia horrek aztarna genetiko lazgarriak utzi ditu, esaterako kolonbiar herrixka batean, non Alzheimer-ak eragin handi-handia izan duen.

Arazoa zera da, munduarentzat, ez zirela euskaldunak, espainiarrak edo frantziarrak baizik. Ezkutatuta, beste behin, denen bistatik. Hori ondo baino hobeto gogorarazten zigun,  AEBko euskaldunei buruzko erakusketak, inauguratu baitzen Ellis Uhartean 2010ean.

Hemen dituzue Daily Mail-eko artikulua eta Nature aldizkariko artikulua.

 

Daily Mail – 24/3/2015 – Gran Bretaña

America IS a melting pot: Scientists map genetic fingerprint of colonisation in the US – and reveal ‘surprising’ complexity

The study, led by Oxford University, compared the ‘donor’ African and European DNA with ‘recipient’ American populations to see where their ancestors came from. ‘It was interesting to find so much complexity in the ancestry of American people,’ Professor Cristian Capelli from Oxford University told DailyMail.com. Professor Capelli, who is Italian, was particularly suprised to find evidence of the Basques in Colombia and the Italians in Puerto Rico, as well as the fact that some part of Spain, but not others, contributed Spanish DNA to the Americas. He explained how his team first grouped subsets of people in Africa and Europe who were genetically similar.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

————————-

Nature – 24/3/2015 – AEB

Unravelling the hidden ancestry of American admixed populations

The movement of people into the Americas has brought different populations into contact, and contemporary American genomes are the product of a range of complex admixture events. Here we apply a haplotype-based ancestry identification approach to a large set of genome-wide SNP data from a variety of American, European and African populations to determine the contributions of different ancestral populations to the Americas. Our results provide a fine-scale characterization of the source populations, identify a series of novel, previously unreported contributions from Africa and Europe and highlight geohistorical structure in the ancestry of American admixed populations.

(Jarraiten du) (Itzulpen Automatikoa)

 

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.