Itzultzailea: Leire Madariaga
Binary Soul euskal enpresa bat da, zeinek teknologiaren munduan pausu bat eman nahi duen eta era bakarrean egin du: Euskal mitologiara hurbilduko gaitun bideo-joko bat sortuz.
Sorginen Kondaria ume eta gazteei zuzendutako ordenagailurako joko bat da (oraingoz), mitologiaren, euskararen eta euskal kulturaren jakintza sustatzen duena, hau 3 dimentsioko eszenatokietan leku hartzen duten froga ezberdinei irtenbidea aurkituz egiten da. Jokoa euskaraz zein gazteleraz joka daiteke eta familian zein edozeinek disfrutatu dezake.
Joko honetan dibertsioa eskeintzen da, zorroztasuna eskatuz, euskal kultura ikasten da eta gure herrialdeko mitologiaren pertsonaiak eta eszenatokiak deskubritzen dira. Honen protagonista Mariri (euskal mitologiaren oinarrizko jainkosa) Gauekon pertsonifikatutako gaitzaren kontra borrokatzen laguntzen dion sorgin bat da.
Etxeko gazteenentzako opari bikaina, guztiak mundu digitalean disfrutatzen ohituta, euskal kulturaren historia eta kondairetaz disfrutatzen.
Jokoa 14,50€-gatik jaso daiteke (bidaltze gastuak gehitu behar dira 4€ penintsulan) jokoaren webgunean; Sorginen kondaria. Baina About Basque Country blog-etik jokoa 2€-ko beherapenarekin jasotzeko aukerta ematen dizugu. Hau da, gure blog-aren bidez jokoa erosiz gero zure etxean jaso dezakezu 12,50€+4€ (bidaltze gastuak Penintsulan) prezioarengatik.
2 euroko beherapen hau jasotzeko, beheko erosketa botoian klikatu behar duzu. Erosketa Paypal-en bidez da. Konturik ez baduzu, oso erraza eta segurua da.
*Galdetu iezaguzu penintsula kanpoko bidalketak egiteko.
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country