Itzultzailea: Leire Madariaga

Gure blog-ean hainbat alditan bildu ditugu Bolibiarekin erlazionatutako gaiak. Aitor Iraegui idazlearen liburu bati buruz ere hitz egin dugu, non Hego Amerikan dagoen euskaldunon presentziari buruz hitz egiten digu.

Kasu honetan, gure historiaren protagonista Xavier Albo dugu, Katalunian jaiotako eta Bolibiar nazionalitateko jesuita.

Evo Morales, Bolibiako presidenteak, honi eta baita Mauricio Bacardit apaizari, herrialde honetan ematen den gehienezko saria eman die: Cóndor de los Andes, zaldun mailan hain zuzen. Honekin, jesuitak Bolibiar herrialdearekin izandako konpromezua eta herri indigenen eskubideen aldeko borrokan egindako ekarpena aintzatetsi nahi dute.

Morales presidenteak, kondekorazio honekin “Gure alde izan diren hainbat apaizen aitorpena. Albo eta Bacardit moduan, askatzen eta ez isiltzen trebatu gaituztenak.” agerian jarri nahi dela nabarmendu zuen. Irakaskuntza hauen ondorioz, marginatutako sektore guztiak herriaren Gobernua eraikitzeko bildu direla adieraziz.

Bereziki interesgarri dirudi apaiz hauen zereginari buruzko erreferentzia, “ez isiltzen” hezitako gizartea sortzen lagundu zutenak, hauen esku-hartzean, saria emandakoan, Xabier Albok hastapen bera ezarri zuelako eta Presidenteari berrautatzeetara ez aurkeztea gomendatu ziolako.

Honetaz gain, Evo Morales presidentearen Gobernuak sustatutako andetar trilogiari bi hastapen gehiago sartzea proposatu zuen Albok, hauek gobernuaren eta bolibiar gizartearen gida izateko asmoz. Trilogia honek hurrengo oinarriak ditu: ama sua (ez izan lapurra), ama llulla ( ez izan gezurtia) eta ama ghella (ez izan makala). Albok bi gehitu nahi ditu: ama llunk´u ( ez izan zerbitzari edo losintxari) eta ama ch´inlla ( ez isildu).

Bere esku-hartzean zehar, Evo Morales presidenteari “atsedena hartzea” eskatu zion jesuita apaizak eta 2019ko mahaiburutzara ez aurkeztea bere partiduko jendeari aukera emateko.

Gure irakurleak, Bolibiako presidentea eta katalan jesuita protagonista diren ekitaldi honi buruz hitz egiteko arrazoiak zeintzuk diren galdetuko dira.

Arrazoietako bat, Albo eta Bacardit-en bitartez omendutako apaizetako batzuk euskaldunak direla da. Baina gainera, Xavier Albo apaizak Bilboko armarria duen txapela jantziz bertaratu zen kondekorazio honen emanaldira, hau imaginatuko duzuenez, deigarri gertatu zaigu.

Ekitaldi honi buruz bolibiar prentsaren erreferentzi pare batzuk uzten dizkizuegu.

 

Pagina 7 – 6/4/2016 – Bolivia

Xavier Albó a Evo: “Tú puedes descansar el 2019 y luego volver”

En un acto en el que fue condecorado con el Cóndor de los Andes,  el sacerdote jesuita Xavier Albó pidió al presidente Evo Morales “descansar” y no postular a la presidencia en 2019 para dar oportunidad a gente de su partido.  “Yo tenía dudas de votar por el Sí o por el No. Por el Sí era pensar en todo lo que ha hecho el Evo, aunque también pensé en su sucesor, el Canciller (David Choquehuanca). Tú puedes descansar, Evo, y luego volver”, sugirió Albó en el acto realizado en Palacio Quemado, donde junto a su colega  Mauricio Bacardit recibió la máxima distinción que confiere el Estado boliviano, el Cóndor de los Andes, en el grado de Caballero.
(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

————————–

Los Tiempos – 5/4/2016 – Bolivia

Albó sugiere ama llunk’u (“no seas adulón”) y ama ch’in (“no te calles”) como nuevos principios

El padre, Xavier Albó, tras recibir la condecoración del Cóndor de los Andes, de manos del presidente Evo Morales, se autodefinió como un librepensante y que no renunciará nunca a esta calidad; sugirió que se sumen dos principios a los que ya existen en la Constitución Política del Estado: el “ama llunk’u” (no seas adulón) y el “ama ch’in” (no callar).

(Sigue) (Itzulpen automatikoa)

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.