Itzultzailea: Ianire Renobales

Arma soila baino, artelantzat edo bitxitzat har daiteke pieza. Errebolber pimentero hau, Paulino de Aretiok fabrikatu zuen Bilbon (XIX. mendearen bukaeran, ziurrenik) eta urrezko eta zilarrezko filigranekin apainduta dago. Bere akabera dela eta, museo batean jartzeko modukoa da.

Harribitxi hau enkantean jarri dute 18.000 dolarreko hasierako prezioarekin. Hala ere, 30.000 dolarretara helduko dela aurreikusten dute sustatzaileek.

Armaren deskribapenean azaltzen dutenaren arabera:

Pistolak goi-mailako urrezko eta zilarrezko diseinua dauka, hostaileko txertatzeekin. Inkrustazio honek fondo beltza duen metalezko ia gainazal osoa hartzen du. Besteak beste, zilindro eremuak, markoa, atzera egiteko ezkutuak, kargarako atea, kolpekari tolesgarria eta eusteko uhalak.

Errebolber honen aldeetan, ‘JJMZ’ inkrustazioak agerian daude, urrez eginak. Zilarra erabilita, inizial berak irakur daitezke egurrezko kutxan grabaturik; horrek kalitate erantsia ematen dio. Ekoizlearen sinadura ere agertzen da. Ezkerreko atzera egiteko ezkutuak “Paulino de Aretio” dioen urrezko inkrustazioak ditu. Bestalde, kargarako atearen ertzean, eskuinaldean kokatua, “Bilbao” irakurri daiteke urrezko beste inkrustazio batean.

Bilbon sortu eta bitxitzat hartzen den ‘Pimentero’ motatako errebolberra enkantean jarri dute. Xehetasunak
Bilbon sortu eta bitxitzat hartzen den ‘Pimentero’ motatako errebolberra enkantean jarri dute. Xehetasunak

Paulino de Aretio izena duen armagile bilbotarrari buruzko erreferentziak bilatzen ahalegindu gara, baina ezinezkoa izan zaigu. Paulino Areitio izena zuen armagile eibartarra topatu dugu ordea. Honako hau, XIX. mendearen azken herenean aritu izan zen lanean. Bestalde, Bartolome Areitio izenekoa ere aurkitu dugu, Vitoria-Gasteizekoa eta garai berean lanean aritutakoa. Azken hau “damaskoko” kainoietan berezitu zen.

Irakurle bati esker, datu berriak jaso ditugu. Bidali digun pdf-an zera ageri da: “Merkataritzaren, industriaren, magistraturaren eta administrazioaren urtekaria. 1886koa, 52. zenbakia”, Bizkaiari eskainia. Bigarren orrialdean azaltzen denaren arabera (azpian erakutsia), izen bera zuen armagile bat jasotzen da, bere komertzioa Bilboko Zazpikaleetako Harategi Zaharra kalean zuen.

Paulino de Areitio armagina Bilbon (1886)
Paulino de Areitio armagina Bilbon (1886)

Suposatzekoa da, hala uste dugu guk behintzat, senidetartasuna tartean dela; hau da, pixkanaka-pixkanaka, Euskal Herrian zehar zabaldutako senideak izan zirela alegia. Hala ere, adar bilbotarraren arrastorik ez dugu topatu, baina jakin badakigu egon izan zirela arman ageri den sinadura dela eta.

Bilbon sortu eta bitxitzat hartzen den ‘Pimentero’ motako errebolberra enkantean jarri dute. Xehetasunak
Bilbon sortu eta bitxitzat hartzen den ‘Pimentero’ motako errebolberra enkantean jarri dute. Xehetasunak

Hala eta guztiz ere, txundigarria izan da harribitxi honen aurkikuntza. Ezbairik gabe, defentsarako/erasorako misioa zuen. Horrez gain, bere jabea izan zen pertsonaren estatusa definitzeko baliagarria izan zen. Bildumagileentzat bitxia den errebolber hau Rock Island Auction Company. izena duen konpainiak jarri du enkantean antzinako beste hainbat armekin batera eta dagoeneko, bildumako izarretako bat bihurtu da.

Guns – 5/4/2016 – USA

Up for bid: antique silver, gold inlaid pinfire pepperbox pistol

This antique pistol would make any vaquero proud. It’s a double action pinfired, pepperbox revolver, manufactured by Paulino Aretio of Bilbao Spain, and up for auction. The gun features an exquisite silver and gold inlaid foliage design. The inlay covers nearly all of the metal surfaces on a matte black background. A vine and leaf pattern cover the cylinder flats, frame, recoil shields, loading gate, hammer, folding trigger, and grip straps. The sides for the frame have “J.J.M.Z.” inlaid in gold. The same initials appear in silver, engraved on the wooden box that showcases this museum-quality gun. It’s also branded by the maker. The edge of the left recoil shield has “FaDE PAULINO DE ARETIO” inlaid on gold and the edge of the loading gate (right side) has “BILBAO” inlaid in gold.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

——————–

Proxibid – 4/4/2016 – USA

Extraordinary Exhibition Quality Cased Silver and Gold Inlaid Pinfire Pepperbox Pistol

This double action pinfire revolver, manufactured by Paulino Aretio of Bilbao Spain, features an exquisite silver and gold inlaid foliate motif. The inlaid foliate covers nearly all of the metal surfaces on a matte black background. The vine and leaf pattern cover the cylinder flats, frame, recoil shields, loading gate, hammer, folding trigger, and grip straps. The sides for the frame have “J.J.M.Z.” inlaid in gold. The edge of the left recoil shield has “FaDE PAULINO DE ARETIO” inlaid on gold and the edge of the loading gate (right side) has “BILBAO” inlaid in gold.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.