Itzultzailea: Eneco Bihurlary

 

Bai. Hala da, irakurri bezala, eta zuek irudikatzen ari zareten bezala. Iparramerikako Estatu Batuetako Itsaso Bareko kostaldeko punturik mendebaldekoena, kontinentala, euskal lurralde baten izenaren jabe da, eta euskal familia baten izenaren jabe. Historia ezagutu dugu gure jarraitzaile baten (ia lehen egunetik dugu jarraitzaile) “txibatazo” bati esker. Mercedes Sanchez Ayestaran.

Alava lurmuturra, Clallam County-n, Washington estatuaren iparraldean, Juan de Fuca estugunearen hegoaldean dago, lotzen baititu Ozeano Barea hauekin esaterako, AEBko Seattle-ekin eta Vancouver kanadarrarekin.

Izen hori darama José Manuel de Álava y Sáenz de Navarrete jaunaren ohoretan, Alava familiako kide ospetsu izan baitzen;  jaio zen Gasteizen 1743an, eta paper nabaria izan zuen mugak zehazten, Espainiako Erreinuaren eta Britainia Handiaren artean, gaur AEB diren horien mendebaldeko kostaldean.

Alava familiak, jatorriz duen euskal lurrari Diputatu Nagusi, obispo eta militar eman dizkio. Familiak funtsezko zeregina izan zuen Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortzean eta Bergarako Erret Mintegia fundatzean, hantxe ikasi zuen José Manuel de Álava-k berak ere.

Ikasketak amaitutakoan, bere karrera militarra hasi zuen, eta hala joan zen Espainiako Koroak zeuzkan lurretara Ozeano bareko kostaldean, han Acapulcoko gobernadore izatera heldu zen, eta erregearen ordezkaria  Nutka-ko gatazkan. sortutako negoziazioetan. Negoziazio horietan izan zuen eginkizunagatik, gaur AEB den puntu geografiko horrek haren familiaren izena darama eta hura jaiotako euskal lurraldearen izena.

Lurmutur horri buruz Wikipediak dioena hemen duzue. Gainera sartu nahi dugu txatal interesgarri bat Álvaro Chaparro Sainz-ek idatzia, del libro “Familias, jerarquización y movilidad social” liburukoa, Giovanni Levi-k argitaratua. Alava familiari eskainitako kapitulua.

Wikipedia  –    –

Cabo Alava / Cape Alava

El cabo Alava (en inglés: ‘Cape Alava’), se halla en el condado de Clallam, Washington, Estados Unidos, es el punto más occidental de los Estados Unidos continentales, su longitud es 124°44’11.8 “O (durante la marea baja y caminando a la zona oeste de la isla Tskawahyah). El punto más occidental se encuentra en el Parque Nacional Olympicy la Reserva India Ozette. El cabo Álava es accesible a través de un camino de 5 km con pasarelas de madera desde un puesto de guardabosques del parque.

(Jarraitzen du) (English)

———————————–

Familiak, hierarkizazioa eta mugikortasun soziala

La politica educativa de las familias ilustradas vascas; la familia álava y el Real Seminario de Vergara (Euskal familia ilustratuen hezkuntza politika: Alava familia eta Bergarako Erret Mintegia)

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.