The Association of European Migration Institutions (AEMI) Europako 50 instituzio eta erakunde elkartzen dituen sarea da, eta Europako iraganeko eta oraingo migrazioa du ardatz. Europako kide ez diren bazkideak ere baditu.

Elkarte honek nazioarteko foro bat eskaini nahi die kideei, Europako migrazioaren ezagutzan aurrera egiteko. Hainbat jarduera-motaren bidez, hala nola ikerketa-proiektu komunak bultzatu eta horien jarraipena egitea, edo bilerak, nazioarteko sinposioak eta nazioarteko ekitaldiak antolatzea, eta banaka jarduten duten kideen ezagutza eta esperientziak bateratzea.

Urtero, sare horretako kideak herrialde kide batean biltzen dira beren proiektu eta ikerketei buruz eztabaidatzeko. Irailaren 29tik urriaren 3ra Donostiako Miramar Jauregian egingo da urteko 31. konferentzia. Eusko Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Komunitateetarako Zuzendaritzak antolatua.

Edizio honen izenburua:
DIASPOREN ETA HAIEN JATORRIZKO HERRIALDEEN ARTEKO HARREMANAK: testuinguru historikoa, itzulera-mugimenduak eta migrazio berriak.

Gai hau, migrazioena, zehazki euskal emigrazioarena, oso modu berezian interesatzen zaigun gaia da, jakina.

Topaketaren saioak bertaratuta edo linean jarraitu ahal izango dira, eta aurkezpen proposamenak aurkezteko epea ireki da.

Konferentziaren edizio honen aurkezpena partekatzen dugu, non jorratuko diren gai nagusiak azaltzen diren, eta «Call for Papers» delakoa egiten da lanak eta ikuspegiak aurkeztu nahi dituzten adituentzat.

AEMI – 2021/2 – Europa

RELATIONS BETWEEN DIASPORAS AND THEIR HOME COUNTRIES: New migrations, return movements and historical context (roots)

The 31st AEMI Conference will be hosted by the Office for the Basque Communities Abroad, Basque Government, in Donostia-San Sebastián. The OBCA is the unit of the General Secretariat of Foreign Affairs at the Presidency of the Basque Autonomous Government, that was created to promote, coordinate, establish and foster relations between the Basque Country and the Basque communities abroad, and also to drive action to collect the historical memory of the diasporas.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)

Last Updated on Api 8, 2021 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.