Petaluma Argus-Courier egunkaria astero argitaratzen da Kaliforniako Petaluma hirian, San Frantzisko badiaren iparraldean (Kalifornia). Houston Porter gastronomia-kolunnistaren artikulu bat argitaratu berri du. Artikulu horretan, Esker Emate Eguna euskal gastronomian oinarritutako menu batekin nola ospatu duen azaltzen du.

Asko gustatu zaigu. Hasteko, AEBetako herri-kulturarako hain garrantzitsua den egun hori modu berezian ospatzeko familia-erabakia azaltzen du. Beren kultura gogokoenetako baten tradizioan oinarritutako menu bat prestatu dute: euskal kultura.

Eta ez du “entzundakoagatik” hitz egiten. Euskadin egon dira. Gure sagardotegiak eta haien inguruko giro berezia ezagutzen dituzte. Gure nazioaz eta bere historiaz dakite, baita gure kulturaren oinarriez ere. Eta kontatzen dute.

Platerak prestatzeko erabili dituzten euskal gastronomiako liburuen erreferentzia bibliografikoak eskaintzen ditu. Esan duenez, liburu horiek sukaldeko apalaren zati handi bat hartzen dute. Eta gero, bere familian euskal kultura gastronomikoaren esentziarik sendoenez blai daudela erakusten digu: erregimentu bati jateko balioko lukeen menua prestatzen dute. Menu hoiek, jakina, Gazta-Tartarekin amaitzen da, Donostiatik atera den eta mundua konkistatzeko prest dagoela dirudien gazta-pastela.

Bidaiatzea zaila den urte honetan, ia ezinezkoa ez esateagatik, Porter senar-emazteak gure herrialdera itzuli dira gastronomiaren bidez. Laster bisitatzea espero dugu, baina oraingoan aurrez-aurre.

 

Petaluma Argus-Courier – 2020/12/1 – AEB

A very Basque Thanksgiving in Petaluma

One of the things we are most thankful for is the travel we have been able to enjoy over the past several years. We have met incredible people, basked in inviting cultures and have discovered some of the most delicious cuisine on the planet (always a prime driver when picking travel destinations). Since the travel lockdown, we have been revisiting some of our favorite food cultures through our own home cooking, with the help of a vast array of available cookbooks. So, as we approached Thanksgiving, with no immediately travel plans on the horizon, we decided to forgo the American tradition and instead, visited some traditions from one of our favorite food-centric cultures: the Basque.

(Jarraitu) (Itzultzaile automatikoa)

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.