Prahlad Sukhtankar, erreferentziako profesionaletako bat da Indiako gastronomiaren munduan. Ez da sukaldaria, sommelierra da, Les-Rochesen (Suitza) graduatu zen International Hotel Managementeko BBA batean, eta bi jatetxe saritu ditu Goan: The Black Sheep Bistro eta Black Market.

Izan ere, abenduan, GQ aldizkariaren indiar edizioak, Shikha Sethik sinatutako erreportai zabal bat argitaratu du. Erreportaje horretan, «Indiako sukaldaritza-adimen onenek» gastronomiako gaurkotasunaren alderdi giltzarri batzuei buruz gogoeta egiten dute.

Artikulu honetan jasotako elkarrizketaren barruan, Prahlad Sukhtankar «euskal gaiei» buruzko bi erreferentzi egin ditu.

Kazetariak, aurten izandako janari gogoangarrienari buruz galdetzen duenean, El Globo tabernan izan zela erantzun dio. Txangurro-pintxoaren aipamen berezia egiten du. Aipatzekoa da, bi hitzak ezin hobeto idatzita daudela.

Prahlad Sukhtankarren adierazpenetan, beste euskal erreferentzia bat dago. Hau, hurrengo helmuga gastronomikoak zeintzuk izango diren galderaren erantzunean aurkituko dugu. Donostiako Gastronomia aipatzen du, ezagutzak eta hitzaldiak trukatzeko plataforma gisa.

GQ – 2019/12/11 – India

What India’s best culinary minds think about hydroponic veggies, climate-resilient farming, imported food and more

In 2019, GQ Gentlemen’s Club travelled to three cities – Bengaluru, Pune and Chandigarh – hosting three sumptuous dinners, inspired by Chef Alex Sanchez’s menu at Americano, Mumbai, enveloped in an overarching theme of sustainability. To round things off, we invited three of the country’s brightest culinary minds – Prahlad Sukhtankar of The Black Sheep Bistro and Black Market, Goa; Antonia Achache, co-founder of Kitchen Garden, Suzette and the recently opened Suzette Bakery; as well as Sanchez – for a candid chat on everything from hydroponic veggies and climate-resilient farming to why imported foods in India aren’t as great as you think they are … Fuelled by Chivas 18, of course.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)

 

Advertsiement